Posizionamendua ingurune digitalean

Nori zuzendua

  • Irungo eta Hondarribiko industrial enpresak eta lotutako sektoreak (logistika, energia…), 6 eta 50 langile bitartekoak.
  • Estrategia digitala martxan jarri, diseinatu edo hobetu nahi duten enpresek.

Helburua

Irungo eta Hondarribiko ETE industrialei beharrezko ezaguerak eta tresnak eskaintzea, negozioan estrategia digitala arrakastatsua izateko eta, aldi berean, aukera berriak lortzeko. Halaber, bezeroak atxiki, fidelizatu eta erakarri, eta marketin digitaleko estrategien inplementazioarekin negozioaren lehiakortasuna, produktibitatea eta hazkundea hobetu.

Nola

2 formakuntza eta 3 tutoritza saioetan parte hartuz, eta enpresa espezializatu baten 40 orduko inplementazio zerbitzuaz baliatuz.

Noiz

2017ko maiatzaren eta irailaren bitartean.

Programa

Bi ardatz hauek dira programa egituratzen dutenak:

  • Prestakuntza: Marketin Digital-ean 5 orduko formakuntza, 2 jardunaldietan bananduak (2 eta 3 ordu), enpresan ezarritako estrategia etorkizunean mantentzeko behar den oinarrizko ezagutzaz hornitzeko asmoz.
  • Inplementazioa: estrategia digital baten 40 orduko inplementazioa, enpresaren beharretara egokitutakoa, produktuak nahiz zerbitzuak internet bidez saltzeko aukera izateko asmoarekin. Inplementazioa 3 saioetan egingo da; enpresan ordu bateko tutoritza eta beste ordu bateko bi saioak Bidasoa bizirik bulegoetan.

Egutegia

  • Apirilaren 12tik Maiatzaren 5era: Posizionamendua ingurune digitalean programan parte hartzeko deialdi irekia.
  • 2017ko Maiatzaren 3an: Programaren aurkezpena.
  • 2017ko Maiatzaren 12an: 5 enpresa parte-hartzaileen hautaketa.
  • 2017ko Maiatzaren 17an: Formakuntza 1. Saioa (2 ordu).
  • 2017ko Maiatzaren 24ean: Banakako lan saioa, enpresa bakoitzean (ordu bat).
  • 2017ko Maiatzaren 31ean: Formakuntza 2. Saioa (3 ordu).
  • 2017ko Ekainaren 14ean: Banakako lan saioa, Bidasoa bizirik bulegoetan (ordu bat).
  • Ekainaren 15etik Abuztuaren 30era: Enpresaren estrategia digitalaren inplementazioa.
  • 2017ko Irailaren 13an: Banakako lan saioa, Bidasoa bizirik bulegoetan (ordu bat).
  • 2017ko Irailaren 27an: Bateratze-lan saioa eta emaitzen aurkezpena.

Eskakizunak

Erakunde onuradunak izango dira baldintza hauek betetzen dituzten industria-enpresa txikiak:

  • 6 eta 50 pertsona arteko plantilla edukitzea. Baldintza hau betetzen ez duten enpresek beraien egoera aztertuko da.
  • 20 milioi euro baino gutxiagoko urteko negozio bolumena dutenak edota 43 milioi euro baino gutxiagoko urteko balantze orokorra dutenak. Baldintza hau azkeneko urteari dagokiona.
  • Enpresaren sorrera oinarriak argitaratu baino lehenagokoa izatea.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan egotea zeinaren ondorioz ezin baita laguntzen onuradun izan.
  • Administrazio publikoekin lotutako edo haien mende dauden eta nortasun juridikoa duten erakunde eta sozietate publikoak, hala nola administrazio instituzionalarenak, zeinahi dela ere administrazioa ez izatea.
  • Elkarteak edo fundazioak ez izan.
  • Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Irunen edo Hondarribian, garatutako proiektuak edo prestakuntzak eta garatu behar den soluzio teknologikoa bertan eragina izatea.
  • Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharretan.

Izena emateko epea

2017ko Maiatzaren 5 arte

2017ko maiatzaren 2 baino lehen, zurekin kontaktatuko dugu zure parte-hartzea baieztatzeko. Eskerrik asko!

Dokumentu hauek aurkeztu

Erakunde onuradunak dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte:

  • Batezbesteko langileen ziurtagiria./li>
  • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria eguneratua.
  • Debeku-egoeretako batean ez daudela adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com