Sormena eta berrikuntza lan-taldeetan

Irungo Udalak eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa biziriken bidez, “Enpresako antolaketaren berrikuntza” proiektuan parte har dezazun proposatzen dizu. Horretan, artistekin eta sortzaileekin elkarlanean, erantzunak eman ahal izango dizkiezu zure enpresan dituzun erronkei, anbizioei, nahiei, beharrei edo ametsei.

Nori zuzendua

10 langile baino gehiago dituzten Irun eta Hondarribiako industria-enpresei eta lotutako sektoreei (logistika, energia, ...).  Beren antolaketa-eredua eta/edo lan egiteko moduak birpentsatu edo hobetu nahi dutenak.

Zer proposatzen dugu

Enpresetan sormena txertatzea, artista eta sortzaileekin batera egindako elkar-sortze prozesuen bidez.

Nola

2017ean aktibatzen diren 3 Pilula sortzaileetako batean parte hartuz.

Noiz

2017 eko ekaina eta azaroa bitartean.

Zer eskaintzen dugu

  • Abiapuntu-erronka "Erronka gertagaitzak" herramintaren bitartez zehaztea.
  • 3 orduko metodologia-saioan parte hartzea, beste 2 enpresa eta haien artistekin batera.
  • Artistarekin batera lanaldi erdiko 4 lan-saioetan parte hartzea.
  • Elkarlanaren emaitzak partekatzea eta beste enpresen emaitzetatik ikastea azken saio batean.
  • Azken bakarkako jarraipen lan-saio bat, emaitzak bukatu eta 2 hilabeteetara.

Egutegia

  • Apirilak 3-19 (barne): Maxi-Pilula sortzaileetan izena emateko deialdi irekia enpresentzat.
  • Apirilak 21: Maxi-Pilula sortzaile bat egingo duten 3 enpresen aukeraketa.
  • Apirilak 26-Maiatzak 3: Abiapuntu-erronkak "Erronka gertagaitzak" herramientaren bitartez zehaztea (saioak enpresa bakoitzean egingo dira).
  • Maiatzak 8 - Maiatzak 1: Artisten / sortzaileen aukeraketa enpresa bakoitzaren beharren arabera.
  • Ekainak 1: Sarrera-saioa, eta artista eta enpresaren arteko lehenengo lan-saioa.
  • Ekainak 2 –Irailak 13: Enpresa eta artista/sortzailearen arteko lanaldi erdiko 4 lan-saio.
  • Irailak 14: Emaitzak aurkezteko saioa.

Oharra: 2017ko Azaroak 1 eta Azaroak 15 bitartean bakarkako jarraipen jarduna egingo da proiektuan parte hartu dut enpresekin

Honi erantsita bidaltzen dizuegu Irunlab+ proiektuaren informazioa eta proiektuan parte hartzeko eskaera-buletina.

 

logos irunlab 17

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com