Ideiatik negozio aukerara

Izena emateko: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu - Tel: 943 63 39 37

2017ko ekainetik aurrera irekia!

banner encuentra estilo eu

 

Programaren jarduera nagusiak

1 elkarrizketa indibiduala

Zure helburuak ulertzeko eta zure neurriko ikaste-prozesua sortzeko.

Programa zure helburuetara egokitzeko eta zure ikaste-bidea elkarrekin diseinatzeko balio izango digu elkarrizketa horrek. Zure mende egongo da zenbat eta nola aurreratu nahi duzun; elkarrizketa horretan ezarriko ditugu bakarkako tutoretza/coaching saioetarako ordutegiak.

4 bakarkako tutoretza/coaching saioak

ekintzailetzarako dituzun trebetasunak garatzeko.

4 alderdi landuko ditugu: ikasketa indibiduala, lidergoa, ezagutzaren kudeaketa eta abian dauden proiektuak kudeatzeko gaitasuna.

  • Ikasketa indibiduala: Ba al dakizu zerk grinatzen zaituen?, ikasteko zein modu egokitzen zaizun ondoen?, nola aprobetxatu albait gehien zure ezaugarriak eta gaitasunak ekintzailetzarako?, zer egin dezakezu zure ahuleziak ezagutu eta gainditzeko?... berriz ere inoiz ez zaizu ahaztuta geratuko ideia bat!
  • Lidergoa: Ba al dakizu zure denbora kudeatzen?, nola hartzen dituzu zure erabakiak eta nola planifikatzen dituzu zure helburuak?... aurrerantzean, jakingo duzu zein urrats egin behar dituzun zure garapen pertsonalaren eta profesionalaren buru izateko.
  • Ezagutzaren kudeaketa: Ba al dakizun ikasten duzuna albait gehien aprobetxatu eta negozio-aukera bihurtzen?... >utikan aitzakiak, hemendik aurrera zure esku dago!
  • Abian dauden proiektuak kudeatzeko gaitasuna: ideiak gauzatzen direnean, kudeatzen ikasi behar dugu, ataka onera iritsi daitezen. Tresnak aztertuko ditugu, eta erronka egingo dugu zuri ondoen egokitzen zaizkizunak sortu ditzazun.

3 talde-saioak

Programaren lehenengo zatian garatutako trebetasunak ekinean jartzeko.

Ezin hoberik talde bat baino, ditugun trebetasunak proban jarri eta are gehiago garatzeko; talde-saio hauetan, 3 alderdi aztertuko ditugu: talde bat kudeatzea, estrategiak sortzeko gaitasuna eta sormena eta berrikuntza. Ekinez egingo dugu; bene-benetako ekinean.

1 ekitaldia

Lorpenak ospatzeko.

Zainetan daramagu ospatzea! ekitaldi hau taldean sortuko dugu, eta ikasteko eta ekiteko ditugun estilo desberdinak ospatzeko balio izango digu.

 

Gainera, programa amaitutakoan eta zure beharren arabera, ikasten eta zure proiektu ekintzailea garatzen jarraitu ahal izango duzu, Bidasoa Biziriken programa espezifikoen bitartez.

 

 

logos encuentra estilo

 

 

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com