Lege oharra

Antolakuntzak erabiltzen dituen web orrietan erabiltzeko.

Izaera pertsonaleko datuak erabiltzeko baldintza orokorrak eta babesteko politika

Mesedez, irakurri arretaz erabiltzeko baldintza hauek, Webgune hau erabili aurretik. Webgune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak inplizituki aitortzen duela baldintzak onartzea. Ados ez bazaude horiekin edo zalantzarik baldin baduzu, arren, ez zaitez erregistratu eta ez erabili Web gune hau.

Nor gara

BIDASOA BIZIRIK ; helbidea: Iparralde hiribidea z/g/ Kostorbe eraikina, 20304, Irun, IFK: A-20421053. Webgune honekin zerikusia duen edozein gai argitzeko, jarri harremanetan telefono honetan: 943-633076 eta/edo postontzi elektroniko honetan: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Helbide elektroniko honek spam bots aurkako babesa duo. JavaScript aktibatu behar da bistaratzeko.

BIDASOA BIZIRIK da www.bidasoa-activa.com eremuaren jabea.

Zer da BIDASOA BIZIRIKen webgunea

www.bidasoa-activa.com gune hau BIDASOA BIZIRIKek bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazio gehigarria eskaintzeko sortu duen gune interaktiboa da.

Webgune orok bezala, erabiltzeko baldintza batzuk eta pribatutasun-politika bat daukagu. Horri buruz, aurreratu egiten dizugu gure produktuak sustatzeko osagai burutsua eta dibertigarria eskaini nahi dugula eta orri honetan ez dela egiten produktuak saltzeko inolako jarduerarik.

Fitxa teknikoa

Webgune hau erabiltzeko, nabigatzaile bat jarrita eduki beharko du erabiltzaileak (ahal bada Internet Explorer, 5.5 edo goragokoa, PCan edo Mac-ean); eta gutxieneko erresoluzioko 800 x 600 pixeletako monitorea, eta Macromediaren Flasharen plug-in. Doan deskargatu daiteke helbide honetan: www.adobe.com.

BIDASOA BIZIRIKek behar beste aldaketa tekniko egin ahal izango ditu gaikako sareetarako eta Interneterako konexioaren eta sistemaren kalitatea, errendimendua eta sistemaren eraginkortasuna hobetzeko.

Webaren jabetza eta erabiltzeko murrizketak

BIDASOA BIZIRIK da Webgune honen jabea.

Marka guztiak, eremu-izenak eta jabari intelektualaren gainerako eskubideak BIDASOA BIZIRIKenak dira. Horrenbestez, bertako inolako edukirik ezin izango da utzi, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu inolaz ere. Salbuespena da Weba eta bertako edukiak haren xedearen arabera erabiltzea; eta deskarga eta kopia erabat pribatuak egin ahal dira; baina ezin izango da egin baldintza hauetan ezarritako erabilerak ez diren bestelakorik.

Aurrekoaren kontra eginez gero, BIDASOA BIZIRIKen egile-eskubideak eta gainerako jabetza-eskubideak urratuko dira.

Edukiak hemen ahalbidetzen ez diren beste helburu batzuetarako aldatzea eta erabiltzea BIDASOA BIZIRIKen egile-eskubideak eta gainerako jabetza-eskubideak urratzea da.

Erabiltzeko baldintza hauen ondorioetarako, debekatuta dago hemen aipatutako edukiak beste edozein Web edo informatika-saretan erabiltzea.

Iraupena

Erabiltzeko baldintza hauek indarrean egongo dira webgune honetan aldatu gabe dauden bitartean. Eta BIDASOA BIZIRIKek eskubidea dauka edozein unetan haiek aldatzeko edo kentzeko; eta aldaketa horiek Web orri honetan bertan jaso beharko dira.

Bermerik ez izatea

BIDASOA BIZIRIK ahalik eta gehien saiatu da Web honen eta bertako edukien kalitatea zaintzen.

Hala ere, Internet bitartekoaren ezaugarriak direla eta, BIDASOA BIZIRIKek ez ditu bermatzen Webean sartutako edukiak; ezta Web honen funtzionaltasunaren prestutasuna eta jarraipena ere; ez eta matxurak ere, edo Web honetan edo bere zerbitzarian sistemarentzat kaltegarri diren birusik edo beste elementurik ez egotea; horrek ez du esan nahi etengabe ahalegintzen ez garenik horrelako edozein gorabehera saihesteko.

BIDASOA BIZIRIK ez da erantzule egiten Web honetako edukien erabilerak direla eta.

Erantzukizunak mugatzea

Aurreko baldintzan esandakoaren ondorioz eta Internet bitartekoaren berezitasunak direla eta, BIDASOA BIZIRIK ez da erantzule izango inolaz ere, ezta axolagabekeriagatik bakarrik ere, Web honetako materialak erabiltzeagatik edo erabili ezinagatik sor litezkeen edozein motatako kalteen aurrean, ezta BIDASOA BIZIRIK edo hark baimendutako edozein ordezkari aurretik ohartarazita badaude ere kalte horiek gerta litezkeela.

Erabiltzailearen aurrean, kalte guztien aurrean, axolagabekeria barne baina ez hartara mugatuta, galeren eta eskarien aurrean, BIDASOA BIZIRIKen erantzukizuna inola ere ez da izango erabiltzaileak web honetara sartzeko ordaindu duen kopurua baino handiagoa.

Jurisdikzioa

Webera nor edo nortzuk sartu daitezkeen eta non kokatuta egon daitezkeenen inguruan, BIDASOA BIZIRIKek ez du inolako kontrolik.

Web honen erabiltzaileak, baita BIDASOA BIZIRIK ere bere barrutiari berari espresuki uko eginda, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzioaren barruan daude, Web honekin zerikusia daukan gatazka edo erreklamazio oro erabakitzeko.

Datuak babesteko politika

www.bidasoa-activa.com web orriaren asmo nagusia da BIDASOA BIZIRIKen zerbitzuei eta jarduerei buruzko informazioa ematea.

BIDASOA BIZIRIKek legezko betebeharrak bereganatzen ditu izaera pertsonaleko datuak babesteko gaian, bereziki honako hauek ukitzen direnean:

  1. Izaera pertsonaleko datuen fitxategia edo tratamendua izatea.
  2. Datuak biltzeko helburua.
  3. Informazioaren hartzaileak.
  4. Egiten ditugun galderen izaera aukerakoa edo derrigorrezkoa izatea.
  5. Datuak lortzearen edo haiek hornitzea ukatzearen ondorioak.
  6. Haietara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatzeko aukera.
  7. Tratamenduaren arduradunaren edo, hala dagokionean, ordezkariaren identitatea eta helbidea.

BIDASOA BIZIRIKen nahia da erabiltzaileak informazio egokia edukitzea espresuki, libre eta bere borondatez erabaki dezan ea datuak eman nahi dituen eskatzen zaion bezala.

Alde horretatik, erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla eta fitxategi horren titularra eta arduraduna BIDASOA BIZIRIK dela (Helbidea: Iparralde hiribidea, z/g, Kostorbe etxea, 20304, Irun) eta tratamendu automatizatua egiten dela datuekin, eta honako hauek direla helburuak:

  1. Produktuei eta zerbitzuei buruz informatzea
  2. Erabiltzaileen sarraldien berri izatea, estatistiketarako; bestelakorik adierazten ez bada, formularioetan jasotzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira, webgunean sartzeko eta webguneko jardueretara sartzeko eta haietan parte hartzeko baita sustapeneko edo erantzuten duen web ataleko jardueretan ere.
    BIDASOA BIZIRIKek ezin izango ditu erregistratu nahitaez eman beharreko datuak ematen ez dituztenak.

Formularioak egiazko datu zehatz eta osatuez bete behar ditu erabiltzaileak; eta erantzule izango da behar bezala ez betetzeagatik, datu faltsuak, okerrak, osatugabeak edo eguneratu gabeak emateagatik sor litezkeen kalteen aurrean.

BIDASOA BIZIRIKek indarrean dagoen legedian eskatzen diren datu pertsonalak babesteko segurtasun-neurriak hartzeko konpromisoa dauka. Horretarako, behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak jarriko ditu, baimenik gabe sartzea, galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea eta gainerako balizko arriskuak saihesteko.

Era berean, jakinarazten da pasahitzaren formula erabiltzen dela segurtasunerako mekanismoen artean, erabiltzaileak eta BIDASOA BIZIRIKek soilik dakitela klabe hori zein den.

Era berean, BIDASOA BIZIRIK behartuta dago sekretuaren betebeharra betetzera, indarrean dagoen legediaren arabera ezarrita fitxategian dauden datuei dagokienez.

Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duen pertsonak, baita guraso eta tutoreek ere, edozein unetan gauzatu ahal izango dute datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea, Datuak Babesteko Lege Organikoan eta horretarako aplikagarri diren gainerako araudietan ezarritakoaren arabera. Horretarako, komunikazio idatzia bidali beharko du BIDASOA BIZIRIKera lehen esandako helbideetara, erabiltzailearen nortasuna egiaztatuta; webgune beraren bidez ere bai; eta baita postontzi honetara zuzenean jakinaraziz ere: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . Helbide elektroniko honek spam bots-en aurkako babesa du. JavaScript aktibatu behar duzu bistaratzeko.

BIDASOA BIZIRIKek jakinarazten du bera dela fitxategiaren erantzulea eta titularra, kalterik egin gabe haien tratamendua kudeatzeko hirugarren bati enkargatzeari; horretarako, beren baimen espresua eman behar dute erabiltzaileek.

Cookie-ak erabiltzeari dagokionez, BIDASOA BIZIRIKek erabiltzaileari jakinarazten dio ezen web gune honetako pantailetan eta orrietan nabigatzen duenean cookie-ak erabiltzen direla. Horien xedea da erregistratu diren erabiltzaileak ezagutzea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea; horretaz gain, bisitaren eguna eta ordua ematea, web gune bertako trafiko-parametro batzuk neurtzea eta egindako bisita-kopurua estimatzea, BIDASOA BIZIRIKi aukera emanez eskaintzen dituen zerbitzuak ahalik eta eraginkortasun handienaz informatzeko, bideratzeko eta birdoitzeko.

Erabiltzen diren cookie-ak erabiltzailearen disko gogorrean biltzen dira; baina ez dute aukerarik ematen hango datuak irakurtzeko eta ezta beste hornitzaile batzuek sortutako cookie-fitxak irakurtzeko ere.
Erabiltzen diren cookie-ak ez dira inbaditzaileak ez kaltegarriak; eta desaktibatu daitezke nabigatzailean horretarako agertzen den aukeraren bitartez.

Erabiltzailea pertsonalki identifikatzeko datu-bilketaren segurtasuna da gure kezka nagusia.
Kontu handia izaten dugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara transmititzerakoan.
Diziplina-ekintzetara makurtuta egongo da datuak babesteko eta/edo segurtasunerako gure politika urratzen duen langile oro, kaleratzea edota ekintza zibilak eta/edo penalak jartzea barne.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitz baten bidez babesten dira, modu horretan erabiltzailea eta BIDASOA BIZIRIK soil-soilik dira datuetara heltzeko eta ikusteko, kentzeko, zuzentzeko edo erregistroa baliogabetzeko aukera duten bakarrak. Erabiltzaileei gomendatzen diegu beren pasahitza inori ere ez emateko.

Azkenik, gomendatzen dugu ezen, erabiltzailea bere ordenagailutik ari ez bada, ez ahazteko saioa ixtea BIDASOA BIZIRIKen web orritik irten aurretik ezta bere nabigatzailea ixtea ere handik barrenako nabigazioa amaitzen duenean.

Horrela ziurtatu nahi baita datu pertsonaletara inor ez sartzea, ezta erabiltzailearen korrespondentziara ere, hirugarrenek bere ordenagilura sartzerik baldin badute edo beste batzuekin partekatzen badu edo bere ordenagailua lokal publiko batean erabiltzen badu (liburutegian edo “Internet kafetegi” batean).

Cookie Politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.

Baldintza hauen onarpena

Web hau erabiltzean, uste izango dugu erabiltzaileak arretaz irakurri duela dokumentu hau eta bertako aholkuak ulertu eta jarraitu dituela.

Erabiltzailea ados ez badago datuak babesteko politika honekin edo haren bidez ematen diren aholkuekin, arren, ez ditzala erabili gure webak.

Eskubidea daukagu erabiltzeko baldintza hau aldatzeko, beharrezkoa dela ikusten badugu.

Aldaketarik egin ondoren erabiltzaileak jarraitzen badu web hau edo BIDASOA BIZIRIKen beste batzuk erabiltzen, aldaketak onartu dituela esan nahi du.

© BIDASOA BIZIRIK Eskubide guztiak erreserbatuak.

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com