Aurkezpena

Zer da Bidasoa bizirik?

Bidasoa Bizirik elkarte publikoa da, eta tokiko ekonomia sustatzea eta enplegua sortzea du xede. Bereziki Bidasoa-Txingudi eskualdeko bi bezero motari zuzendutako programak eta jarduerak garatzen ditugu:

  • Bidasoa-Txingudi eskualdeko enpresa edo talde sektorialak.
  • Enplegu bila dabiltzanak, bai soldatapean bai enpresa berrien sustatzaile gisa.

Bidasoa bizirikek enplegua sortzeko eta enpresa sarea bultzatzeko planak diseinatzen ditu

Horretarako etengabe dabil eskualdeko enpresa-sarearekin harremanetan, eta sare horretatik ateratzen du enplegua sortzeko eta enpresa sarea bultzatzeko behar diren planak diseinatzeko informazioa.

Hara zer sustatu duen azken 3 urteotan erakunde honek:

  • Enpresa berriak sorrera: 350 enpresa txiki baino gehiago sortu dira.
  • Langabetuen eta lanean diharduten langileen prestakuntza: 700 langabetutik gora eta 500 langile inguru prestatu dira.
  • Enpresei aholkularitza ematea: 500 enpresa ingururi eman zaio aholkularitza.
  • Lan munduan txertatzea: 330 pertsonari lagundu zaie.
  • Lan-orientabidea: 2.000 pertsona ingururi eman zaie aholku.

Bidasoa bizirik 1992an sortu zen Irungo eta Hondarribiko Udalen ekimenez eta udal horiek finantzatuta dago; lurralde, eskualde, estatu eta europar batasuneko administrazioetako zerbitzuak eta funts galdurako diru-laguntzak ematen dira.

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com