Sareak eta lankidetzak

Funtsezko alderdia garapen ekonomiko eta estrategiko hoberena izateko

Bidasoa bizirikek hainbat agenterekin lan egiten du (pertsonak, enpresak, ikastetxeak eta eragile publiko eta pribatuak) xede batzuk lortzeko eta ondorengoak hobetzen laguntzeko:

  1. Eskualdeko ekonomia jarduera.
  2. Eta, horrekin, hiritarren bizi-kalitatea.

Lan egiteko modu honen ondorio bezala, ondorengo lankidetza jarduerak nabarmendu behar dira:

  • Ezaguna da jada hainbat gizarte eragilek abian jarria duten hitzarmena Irungo langabeziaren kontra jarduteko: Irungo Garapen Ekonomiko eta Enpleguaren aldeko Akordio Orokorra.
  • Mugaz gaindiko lankidetza. Mugaren alde bateko zein besteko erakunde publiko eta pribatu elkarrekin ari dira lanean. Abantailak begi bistakoak dira Hendaia (Frantzia), Hondarribia eta Irungo tokiko ekonomientzat. Lankidetza-kudeaketaren eta balioa sortzearen adibide ona dira.
  • Ohikoa da gure partner. eta bazkide europarrekin harremanak izatea, Bidasoaldean aplika litezkeen arrakasta-formulak zeintzuk izan ote litezkeen antzemateko, aztertzeko, ikertzeko.
  • Turismon sarean lan egitea funtsezkoa da lurralde bat nazioko eta nazioarteko merkatuetan promozionatu nahi badugu. Horren ondorio dira jada finkatua dagoen Erdi Aroko Herri eta Hirien Sarea eta baita turismo iraunkor. batekin sintonian dauden beste sare batzuk sorrera. Sektore pribatuarekin lan egiteak praktika egokien ekimenak martxan jartzea ekarri du turismo-kalitatean (Basquetour eta Euskalit).

Oharra: Erakundeen arteko lankidetza etorkizunerako azaleratzen ari diren gairik interesgarrienetako bat da (Alfons Cornella).

  • Enpresa, teknologia-zentro eta ikastetxeekin harremana izatea eta haiekin batera lan egitea funtsezkoa da eskualdean berrikuntza erakartzeko, prestakuntza-eskaintza merkatuaren eskaerara egokitzeko eta espezializatutako lan-poltsak eskaintzeko.
  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com