Eskualdearekin konpromisoa edukiko duen finantziazio erreminta alternatiboa eskainiko du Metta Bidasoak

 

Irungo eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, pertsona ekintzaileek haien proiektuetako lehen urratsetan izaten dituzten finantziazio arazoak konpontzeko lanean ari dira.2014az geroztik, eskualdearen garapenarekin konpromisoa edukiko duen finantziazio bide alternatiboaren bila aritu dira. Metta Bidasoa elkartea sortzea izan da lanaren emaitza.

Irabazi asmorik gabeko elkartea da, enpresek eta norbanakoek sortua, Bidasoa eskualdearen garapen ekonomikoa indartzeko asmoarekin. Haren xedea da finantziazio arazoak dituzten enpresa berriak babestea, proiektuak martxan jartzeko beharrezkoak diren maileguentzako bermeak eskainiz.

Beste helburu nagusia da eskualdeko enpresa sarea prozesu horretan integratzea. Horretarako, testuinguru ezberdinetan erabili izan diren finantziazio alternatibak aztertu dira, horietako baten bat eskualdean martxan jartzeko aukeraren bila.

Azkenean, Nafarroako Rural Kutxa izango da proiektuan parte hartuko duen finantza entitatea, eta harekin abiatuko da erreminta eskualdean, Hitzarmena sinatuko dute finantza entitateak eta Metta Bidasoa elkarteak. Era berean, Metta Bidasoaren eta Bidasoa bizirik-en arteko akordioa sinatuko da, babes erreminta honen bidez enpresa ekimen berriak martxan jarri ahal izateko.

Prentsaurreko baten bidez eman dute hitzarmenaren sinatzearen berri, Jose Antonio Santano eta Txomin Sagarzazu Irungo eta Hondarribiko alkateek, Nuria Delgado Rural Kutxako Gipuzkoako zuzendariak, eta Leire Gil eta Koldo Ribera Metta Bidasoako presidenteak eta idazkariak.

Enpresen gizarte erantzukizunean kokatutako ekintza

Europa 2020 estrategiaren baitan, 2014an Mugaz Gaindiko Lurraldeko Gizarte Erantzukizunari buruzko proiektu batean egindako ikerketa baten ondorio izan da Metta Bidasoa. Haren helburu nagusia zen Bidasoa-Iparralde eskualdean erantzukizun espazioa sortzea, arlo ekonomikoan, sozialean eta ingurumenari dagokionean).

Enpresek lurraldearekiko duten gizarte erantzukizunaren ekintza zabalaren baitan kokatua dago proiektua. Gizartearen garapen sozialean, ekonomikoan eta ingurumenari dagokionean kolaboratzeko enpresek duten intentzioa eta helburua da gizarte erantzukizuna. Enpresa txikiak eta handiak kontuan hartzen dira, haien inguruarekin konpromisoa senti dezaten, eta haien gizarte ospean eragina izango duten emaitzak lor ditzaten.

Irungo eta Hondarribiko enpresen eta enpresarien bultzadatik sortu da Metta Bidasoa Elkartea. Ekonomia eta gizarte arloko sarearen babesean eragin nahi dute, enpresa proiektu berriak babestuz. Haien ekarpenari esker, abalen funtsa osatu da, eta hari esker, proiektu berriak sortu ahal izango dira eskualdean, Lehen urratsak emateko beharrezko finantziazioa lortuko dute proiektuek.

Ekimenaren azken helburua da eskualdearekiko babesa sustatzea da, enpresen eta norbanakoen erantzukizun soziala indartuko duena, lurraldearekiko konpromiso balioak handituko dituena, eta baleko finantziazio alternatiba eskainiko duena, eskualdeko pertsona ekintzaileentzat.

 

 

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com