Hamazazpi enpresak Bidasoa bizirik-en bidez eskaini dituzte lanpostuak Turislan-en

 

Bidasoa bizirik-ek Turislan sektore turistikoko lehen Enplegu Azokan parte hartuko du. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du, Ficoban. Martxoaren 27an (9:30-14:00 eta 15:30-17:30) eta 28an (9:30-14:00) izango da. Azokaren helburua da lurraldeko sektore turistikoa profesionalizatzea.

Bidasoa eskualdea erreferentea da sektorean, azken urteotan goranzko joera hartu duen eskaintza zabalarekin. 2.000 pertsona baino gehiago dira ostatuen eta ostalaritzaren sektorean lan egiten dutenak. 50 ostatu leku inguru ditu eskualdeak, 2.500 plaza baino gehiagorekin. Okupazio maila %62 inguruan ibiltzen da. Bestalde, eskualdean hiru informazio gune daude, horietako bi Hondarribian, eta bestea Irunen.

Turislani buruzko xehetasunak

Enplegu bila ari diren pertsonei zuzenduta dago Turislan. Sektore turistikoan zein garapen profesional izan dezaketen jakin nahi duten pertsonentzako edo orientazio bila ari diren ekintzaileentzako plataforma izan nahi du. 47 enpresa erakusle bilduko dituen espazioa egongo da azokan. Horietan, curriculuma eskura entregatu ahal izango du interesa duenak.

Era osagarrian, jakintza elkar-trukerako eta eztabaida sortzeko gunea ere izango da Turislan, tailerren eta hitzaldien egitarau zabal batekin. Doakoak izango dira, leku guztiak bete arte.

Bidasoa bizirik-en parte hartzea

Enplegu agentzia lana bete du Bidasoa bizirik-ek, lan eskaintzaren eta eskariaren arteko bitartekari funtzioa betez. Modu horretan, enpresa erakusleetatik 17, Bidasoa bizirik-en bidez egongo dira azokan. 36 lan eskaintza egin dituzte, guztira 158 lanpostu, eta 1058 CV jaso dituzte. CVak hautatu ondoren. 300 elkarrizketa inguru daude aurreikusita.

Azpimarratu Bidasoa bizirik-ek enplegu agentzia gisa duen esperientzia, zortzi aldiz antolatu baitu Enpleguaren Astea. Merkatuak betetzen ez dituen lan postuen profilak plazaratzen ditu ekitaldiak. Lan eskaintzen bitartekaritzan jarduten duten erakundeak ezagutzeko aukera ere ematen du.

Azken edizioan, 700 pertsona hurbildu ziren Ficobara, azaroaren 2aren eta 10aren artean. 32 entitate publiko eta pribatuk parte hartu zuten, eta 68 profil profesional eskaini zituzten. Interesatuek curriculuma eskura eraman zuten, eta lanpostu batean baino gehiagotan izena eman ahal izan zuten.

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com