Aurtengo apiriletik aurrera, bi argitalpen berrik Bidasoa eskualdeko gastronomia gozatzea errazten dute. Bidasoa bizirik-ek Basquetourrekin batera egiten den Euskadi Gastronomika Produktu Kluben promozioaren baitan kokatzen dira.
Esperientzia enogastronomikoei buruzko liburuxkak Hondarribiko eta Irungo enogastronomia sustatzeko eta zabaltzeko helburua du, urtean zehar Hondarribian eta Irunen egiten diren esperientzien bidez: dastatzeak, showcooking-ak, produkzio prozesuak ezagutzeko bisita gidatuak etab.
Azpimarratu ostalaritzako sektorearen dinamismoa eta inplikazioa ekimen honetan. Turista gutxien izaten den epeetan, Hondarribiak eta Irunek turismo helmuga gisa duten kokapena hobetzeko ekarpena egiten du.
Bi euskarri ezberdin argitaratu dira. Alde batetik, 3.000 liburuxka, euskaraz eta gaztelaniaz, 15 esperientzia enogastronomikori buruzko informazioarekin. Bestalde, agenda moduko 3.000 postal, hurrengo hiruhilekoko (apirila-ekaina) esperientzien datekin. Azoketan, turismo bulegoetan, hoteletan eta Hondarribiko eta Irungo bestelako turismo establezimenduetan zabalduko dituzte biak.
Beste berritasuna Hondarribiko eta Irungo Pintxoen Gida da, erabat eguneratua eta berriro editatua. Hondarribiko eta Irungo Pintxo Taberna bakoitzeko pintxo bat agertzen da gidan, argazki batekin eta deskribapenarekin, establezimenduen datuekin eta argazkiekin batera. Edizio berrian, beste bost establezimendu gehitu dira, 2016an Euskadi Gastronomika Produktu Klubarekin bat egin baitute.
7.500 ale argitaratu dira, lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa (5.000 ale gaztelaniaz/euskaraz eta 2.500 frantsesez/ingelesez). Turismo bulegoetan, hoteletan, Hondarribiko eta Irungo ostalaritza establezimenduetan, azoketan eta promozio ekimenetan banatuko dira.
ESPERIENTZIA ENOGASTRONOMIKOAK
MENU HONDARRIBIA:
ETXEKO OGIA EGITEN IKASTEKO TAILERRA
TALLER DE ELABORACIÓN DE PAN CASERO
Amona Margarita
AZOKA ETA SUKALDARITZA
MERCADO Y COCINA
Danontzat
JARDUERAK ARDO EKOLOGIKOAREN INGURUAN
ACTIVIDADES EN TORNO AL VINO ECOLÓGICO
El Curry Verde
UPATEGIA BISITA GIDATUA
VISITA GUIADA BODEGA
Hiruzta Bodega
GAUR ARRAINA JANGO DUGU
HOY COMEMOS PESCADO
Sardara
EUSKAL TRADIZIOZKO SUKALDARITZAREN IKASTAROA
CURSO DE COCINA TRADICIONAL VASCA
Ikusnahi
PINTXO TOUR HONDARRIBIA
Ikusnahi
MENU IRUN:
GARAGARDO-DASTAKETA ETA FABRIKAN ELABORATZEKO PROZESUA
CATA DE CERVEZAS Y SU PROCESO DE ELABORACIÓN EN FÁBRICA
Bidassoa Basque Brewery
DENBORALDIKO KAFEA DASTATZEA
CATA DE CAFÉ DE TEMPORADA
Estebenea
GEUK PRESTATU, GEUK JAN
NOSOTROS LO COCINAMOS,
NOSOTROS NOS LO COMEMOS
Felix Manso Ibarla
PINTXOAK ETA ARDOAK DASTATZEN
¡CATAMOS PINTXOS Y VINOS!
Felix Manso Ibarla
TXALAKA BISITA GIDATUA
VISITA GUIADA TXALAKA
Ola Sagardotegia
MOKO BISITA GIDATUA
VISITA GUIADA MOKO
Ola Sagardotegia
IZOZKIA EZAGUTZEN
DESCUBRIENDO EL GELATO
Papperino
ARDO-DASTAKETA
CATA DE VINO
Vinoteca Mendibil