Berrikuntzarako aukera ekonomikoak

Doako informazio jardunaldia burutuko da apirilaren 25ean

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, SPRI taldearekin batera, doako jardunaldia antolatu dute, eskualdeko enpresei zuzenduta. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Departamentuaren eta SPRI taldearen -Enpresa Garapeneko Euskal Agentzia- 2017ko laguntza programak ezagutzera ematea da jardunaldiaren helburua. Apirilaren 25ean izango da, 9:30etatik 11:00etara Irungo Ficoban.

SPRIren diru-laguntzen ikuspegi orokor bat emateaz gainera, Berrikuntza Programetan arreta berezia jarriko da. Ondorengoetan, hain zuzen ere:

  • Innobideak Lehiabide: dibertsifikazio estrategiak planifikatzeko eta dimentsio handiagoa suposatuko duten operazioak diseinatzeko eta aztertzeko balio duten proiektuak babestea.
  • Innobideak Kudeabide: enpresari aurre egiteko eta gestio arlo ezberdinetan hobetzeko metodologiak ezartzera zuzendua.
  • Innobideak Pertsonak: enpresan lan egiten duten pertsonen parte hartzea sustatzea.
  • Innobideak Prestakuntza: lehiatzeko negozio ereduetan eta gestio aurreratuetan prestakuntza.

Bestalde, Berrikuntzarako Babes Programaren aurkezpena egingo da. Haren bidez, enpresako berrikuntzarako proiektuei zuzendutako 12.000 euro finantzatuko dira, eta 60.000 euro banatuko dira parte hartzaileen artean. Bidasoa bizirik-ek sustatzen du programa, CONNECT INNOVATION BAI! proiektuaren markoaren baitan. POCTEFA Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Kooperazio Programak finantzatzen du proiektuaren %65.

Jardunaldian hitzaldiak emango dituzte Josu Ocariz SPRIko Berrikuntza Departamentuko arduradunak eta Silvia Istillartek, Bidasoa bizirik-eko Ekonomia, Ikasketak eta Berrikuntza Departamentuko buruak.

Aurkezpena bukatzerakoan, Bidasoa bizirik-eko Berrikuntzari Babeserako Programan sakondu nahi duten enpresek, IDOM Consulting-eko taldearekin hitzordua edukitzeko aukera izango dute. Hautagaitza espedientea prestatzeko aholkularitza eskaintzen die IDOM Consulting-ek eskualdeko enpresei.

Jardunaldian parte hartzeko izen-ematea egiteko edo hitzordua zehazteko: www.bidasoa-activa.com.

 

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com