Indarrez dator Enpleguaren Astearen XIX.edizioa


  • Maiatzaren 8an, 9an eta 10ean egin daitezke izen-emateak
  • Hitzartutako elkarrizketen gunea egongo da berriro, eta izen-ematerik beharko ez duen beste gune libre bat ere bai

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, Enpleguaren Astearen XIX.edizioa antolatu dute. Helburu bikoitza du: enpresei kontratatzen laguntzea, eta langabeei, lanpostu bat lortzen laguntzea.

Izen-emateak

www.elespazio.com web gunean egin daitezke izen-emateak, maiatzaren 8an, 9an eta 10ean. Hiru eskaintza aukera ditzake eskatzaile bakoitzak, izena emateko. Hiru egun horietan eskaintza guztiak betetzen ez baldin badira, web guneko epea luzatuko da.

Izena ematen duten pertsonen artean, eskaintza bakoitzerako baldintzak hoberen betetzen dituztenak hautatuko dituzte, eta aurrez-aurreko elkarrizketak egingo dituzte haiekin, maiatzaren 22an.

Bestalde, aurreko edizioetan egin izan den bezala, hautatze entitate eta enpresei zuzendutako espazioa egongo da maiatzaren 22an. Bertan, interesa dutenek enplegua bilatzeko eskaintzak eta zerbitzuak ezagutu ahal izango dituzte, aldez aurretik izena eman beharrik gabe. Eskaintza ezberdinetan izena eman duten pertsonei, eta kualifikaziorik ez duten pertsonei erraztasunak emateko modua da. Guztira, 60 entitate publiko eta pribatu izango dira parte hartzaileak.

Hitzartutako elkarrizketak

Guztira 30 entitate joango dira maiatzaren 22an FICOBAra, hautatze elkarrizketak egiteko. 102 eskaintza egongo dira, 160 lanposturentzat.

Sarbide libreko gunea

Sarbide libreko gunea prestatuko dute FICOBAko beheko solairuan. Bertan, enplegua kudeatzen duten 30 entitatek enplegua lortzeko dituzten eskaintzak eta zerbitzuak aurkeztuko dizkiete, hurbiltzen direnei.  www.elespazio.com web gunean kus daiteke zeintzuk izango diren enpresa horiek. Interesa duten pertsonek curriculum vitae-a eraman beharko dute, eskura.

Eboluzio baikorra, langabeziari dagokionez

Azken txostenaren datuek adierazi dute langabeziaren beherakada handia izan dela Behe Bidasoa eskualdean, 2016ko datuekin alderatuta. %14,8tik %12,9ra egin du behera. Irunen, %16tik %14,1era jaitsi da, eta %10,3tik %8,7ra, Hondarribian.

 

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com