Irungo eta Frantziako enpresa industrialen artean zubiak eraikiz


  • Irungo zazpi enpresa izan dira SIANE 2017 Erregio Arteko Industria Azokan
  • Frantziako enpresekin negozio aukerak identifikatzea da ekimenaren helburua

Irungo Udalak, Irun Ekintzan ekimenaren baitan, Bidasoa bizirik-en bidez, eta ie Team Consultoresekin elkarlanean, enpresen talde bisita gidatua antolatu du, SIANE 2017 Erregio Arteko Industria Azokaren XIII.edizioan.

Sektorean izen handia duen azoka da, Toulouseko erakusketa parkean burutu dena, urriaren 24an eta 25ean.

Miguel Angel Paez Bidasoa bizirik-eko presidenteak sakondu du helburuan: “Frantziako enpresekin negozio aukerak identifikatzea zen asmoa, eta horretarako, ibilbide bat antolatu da, enpresekin hitzorduak aldez aurretik finkatuta”.

Industria sektoreko enpresak gonbidatu ditu Bidasoa bizirik-ek talde bisita gidatu honetara, azken asteotan zehar.

Moldes Molbat izan da parte hartu duten Irungo enpresetako bat. Baltasar Benitez gerenteak balorazio baikorra egin du: “Azokan izan diren enpresekin harremanak egin ditugu, baita gurekin joan diren eta ezagutzen ez genituen Irungo enpresekin ere. Azpimarratuko nuke, Lourdesko enpresa batek gure instalazioak bisitatuko dituela, urtarrilean. Oso eskertuta gaude aukera horrekin”.

Bestalde, Composite Concepteko Ignacio Navascues ere baikorra da: “Oso fokalizatuta dagoen azoka da. Guk, aeronautika enpresa batekin harremana egin ahal izan dugu. Pozik gaude”.

Azpikontratatze enpresekin lanean

Urte honetan zehar, ekintza ezberdinak burutu dira azpikontratatze enpresekin. Alde batetik, Irungo eta Hondarribiko azpikontratatze enpresen katalogoa berritu da, lau hizkuntzatan. Sektoreko 50 enpresari buruzko informazioa eskaintzen da katalogoan. SIANE 207 azokan aurkeztu da katalogoa.

Bestalde, azpikontratatze enpresen bigarren mugaz gaindiko topaketa antolatu zuen Bidasoa bizirik-ek ekainaren 9an, Ficoban. 35 enpresa eta 50 parte hartzaile  baino gehiago izan ziren bertan. Nouvelle Aquitaine eta Midi Pyrenées erregioetako 11 enpresa egon ziren.

Topaketa honen ondoren, Frantziako merkatuaren potentziala ikusita, SIANE 2017 Industria Sektoreko Azokara bisita gidatua antolatu da.

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com