XX. Enpleguaren Astearen balorazio baikorra

 

  • 500 lagun inguruk eraman dituzte curriculumak XX.Enpleguaren Astera

Enpleguaren Astearen XX.edizioa izan da gaur Ficoban. Bidasoa bizirik-ek urtean antolatzen dituen ekimen nagusietako bat da. Bertan, kontratatzeko erraztasunak ematen zaizkie eskualdeko enpresei, eta lanpostu bat aurkitzeko aukerak, langabeei.

Oraingoan, 500 lagun inguru hurbildu dira, goizean zehar, Ficoban burutu den azokara.

Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak balorazio positiboa egin du: “Urtean zehar antolatzen ditugun bi enplegu azoketako bat da honakoa. Gure asmoa da enpresek bilatzen dituzten profilak aurki ditzaten erraztea, eta enplegu bila modu aktiboan ari diren pertsonei, lan aukerak eskaintzea. Azken edizioetan mugaz gaindiko izaera indartuz ari gara”.

Juan Mari Altuna Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak, bere aldetik, ondorengoa erantsi du: “Lan merkatua aldatuz ari da, etengabe, eta gure lana da aldaketa horietara ahalik eta modu onenean egokitzea. Espero dugu, Enpleguaren Astearen XX.edizioari esker, lan kontratu asko itxi daitezen”.

Oso profil ezberdinetako jendea hurbildu da azokara. Adibidez, 50 urte dituen Angel Arroyok, balorazio baikorra egin du: “Lan eskaintza dezente daude, eta lan aukera asko biltzen dituzte. Momentuz, hiru elkarrizketa egin ditut, eta hautagai interesgarria izan naiteke enpresa horientzat. Horretarako, 50 urteko pertsona batengan konfiantza jarri beharko dute, baina nik badut itxaropena”.

Sara Bidaurretak 22 urte ditu: “Azoka antolatzea oso ideia ona iruditzen zait, langabezian gaudenontzat, enpleguren bat topatu ahal izan dezagun. Nik ez dut gauza zehatzik bilatzen, lauzpabost elkarrizketa egin ditut, eta ez zait inporta zer nolako lana lortzen dudan”.

Maria Jesus Cangasek 47 urte ditu, eta bere esperientzia kontatu ditu: “Urtero etorri ohi naiz. Gaur lau elkarrizketa egiteko aukera izan dut, zerbitzari eta garbitzaile lanpostuetarako, baina irekita nago edozein lanpostu motarako”.

Hiru espazio ezberdin

XX.edizioan, 2016an burututakoan bezala, hautatze enpresa eta entitateei eskainitako espazioa egon da. Bertan, interesa zutenek enplegua bilatzeko eskaintzak eta zerbitzuak ezagutu ahal izan dituzte, aldez aurretik izena eman beharrik gabe. Enpresek hautagaitzak jaso dituzte, eta elkarrizketa pertsonalak egin dituzte. Gune horretan izan dira, era berean, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua eta Lanbide-Eures, atzerrian lan egiteko aukerak eskainiz.

Bestalde, eta berritasun gisa, Linkedin sare sozial profesional handienari eskainitako espazioa egon da. Teknikari aditu batek dinamizatu du espazioa, parte hartzaileen talentua indartzeko gakoak eman dituena, era pertsonalizatu batean. CVak eguneratu ahal izan dituzte, baita ere.

Bukatzeko, hirugarren espazioa eskualdeko Formazio Zentroei zuzendua izan da, enplegurako eta formaziorako duten eskaintza aurkeztu ahal izateko. Guztira, 32 entitate publiko eta pribatu egon dira.

Mugaz gaindiko azoka

Azken urteotan, azokaren mugaz gaindiko izaera indartzeko lan egin izan da. Iparraldeko entitateen artean azpimarra daitezke Pole d'emploi (Frantziako enplegu zerbitzu publikoa), eta eskaintzen bitartekari lana egiten duten zenbait enpresa.

  • Copyright © 2017 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com