Mugaz gaindiko lankidetza, enpresa arloko berrikuntzaren alde


  • Mugaz gaindiko foro hori osatzen duten bazkideen arteko topaketa burutu da
  • Erakunde publikoek, Formazio Zentroek eta Bidasoa Eskualdeko eta Sud Pays Basqueko eragile ekonomikoek parte hartzen dute

Krea Bidasoa azokarekin batera,CONNECT Innovation Bai! mugaz gaindiko programan parte hartzen duten bazkideen topaketa egin dute Ficoban. Urtero egiten den bilera da, non aurrerapen nagusiak aurkezten zaizkien erakundeetako ordezkariei eta proiektuan parte hartzen duten zuzendariei. 

Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak Krearen balioa azpimarratu du, zentzu horretan: “Marko ezin hobea da, lurraldeko enpresen artean berrikuntzaren alde lan handiena egin dutenen proiektu ezberdinak aurkezteko. Ekintzailetzaren sormenaren kulturaren alde lan egiteak balio erantsia eta singulartasuna ematen dizkigute”.

Goizeko 10:00etan izan zen bilera, eta talde teknikoaz gainera, José Antonio Santano Irungo Alkateak, Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak eta M. Kotte Ecenarro Communauté Pays Basqueko mugaz gaindiko ordezkariak parte hartu zuten.

2017an aurrera eramandako ekintzei eusteko proposatu zuten bileran, eta haietako bakoitzari buruzko aurkezpen bat egin dute.

Hasteko, bidasoa-sudpaysbasque.com plataforma aurkeztu zuten. Diapositiba ezberdinen bidez, plataformaren egitura eta bertan eskaintzen diren informazioa eta datu ezberdinak aztertu zituzten.

Beranduago, berrikuntzako eta kultura berritzaileari lotutako estrategiak aurkeztu dituzte. Zehatzago, 4.0 Industriaren inguruan egindako proiektua eta diagnostiko teknologikoak eta IOI berrikuntza estrategiei buruzko ikerketa aurkeztu dituzte. Bestalde, Krea Bidasoan berrikuntza hiritarrei hurbiltzeko aurrera eramandako dinamiketako batzuk laburbildu dituzte,

Aurkeztutako beste proiektuetako batzuk izan dira Txingudi Lab eta Ekintzailetza. 10 minutuko iraupena eduki dute aurkezpen guztiek. Bukatzeko, 2018ko ekintza planaren aurkezpena egin da.

CONNECT Innovation Bai!ren helburua

Helburua da lurraldeko enpresak 4.industria iraultzaren trenera igo daitezen lortzea, ekintzailetza berritzaileari eta sortzaileari lotutako kultura bat egon dadin. Gainera, hiritarrek prozesu horretan parte har dezaten lortu nahi da.

2016 urtean sortu zen proiektua, Irungo Udalaren, Bidasoa bizirik-en eta Agglomération Sud Pays Basqueren, Mondragon Unibertsitatearen, ESTIA (Ecole Supérieure des Technologies Avancées) eta Gaiaren (Asociación de Industrias de las Tecnologías Electrónicas y de la Información del País Vasco) parte hartzearekin.

Aurrekontuaren %65 estali du Lurralde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER), Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bidez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra muga eremuaren integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Iparralde hiribidea, z/g - KOSTORBE eraikina, 20302 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: 943 633 076 - Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com