Kalitatea Kudeatzeko Eskuliburua
Bidasoa bizirik, Bidasoa Txingudi eskualdeko ekonomiaren egonkortasuna eta enplegu sorkuntza sustatzea eta garatzea helburu duen sozietate publikoa da.
Bidasoa bizirik 1992. urtean sortu zen Irun eta Hondarribiko udalen ekimenez, eta Hendaiako udalarekin elkarlanean lan egiten du. Toki garapenaren alorrean lehen egitasmoetako bat izan zen.
Bidasoa Bizirik erakundearen bereizgarri nagusia eskualde mailako ikuspegia da. Bidasoa Txingudiko sare sozial eta ekonomikoari eskainitako laguntza, bitartekaritza, sustapena eta egonkortasuna lortzea du helburu, proiektu eta ekimen berriak garatzearekin batera. Horretarako, lantalde gaztea, dinamikoa, berritzailea eta kalitate tekniko handikoa dauka, eskualdean inplikatua eta ongi ezagutzen duena. 4.650.000 euroko aurrekontua dauka eta batezbesteko lantaldea 34 lagunekoa da.
Bidasoa bizirik-en orientazioa konpromiso hauetan oinarritzen da:
- eskualdearen garapen ekonomikoan dauden premia zehatzak ikertu, aztertu eta erantzunak ematea.
- etengabeko berrikuntza, eskaintzen dituen zerbitzuak eskualdearen etorkizunera egokitu ahal izateko.
- Bere publikoari (eskualdeko enpresak, langileak eta langabetuak) zerbitzuak doan edo kostu oso lehiakorretan jaso dezan ahalbidetzea.
- jarduera sozio-ekonomikoen sustapena eta dinamizazioa.
- enpleguaren sustapena, zailtasun handietan dauden pertsonei arreta berezia eskainiz.
- agente publiko eta pribatuen arteko elkarlana sustatu eskualdearen promoziorako.
- mugaz gaindiko elkarlana bultzatu.