Internet bidez trebatzea oso esperientzia baliagarria da, eta hankaz gora jarri du ikasteko eta abileziez jabetzeko modua. Online prestakuntzak ematen duen esperientzia ez da gutxiago aurrez aurreko prestakuntzak ematen duena baino. Besterik gabe, ohiturak eta/edo errutinak sinetsarazten digute Internet desberdina dela eta ikaskuntza “ez dela berdina”.
Internet garatzen eta demokratizatzen doan heinean, etengabeko prestakuntza eta ikaskuntzarako aukerak gora doaz. Gaur egun, badira nolanahiko pertsonentzako ikastaroak: ikaslea bazara, zure ikasketekin lotutako gaiak ikas ditzakezu Internet bidez, espezializatzen laguntzeko profesionala bazara, abilezia osagarriak zeureganatu ditzakezu, edo zure ezaupideak eguneratu, zure lanaz arduratzeari utzi gabe; eta, enpresa bateko jabea edo kudeatzailea bazara, zure negozioak emaitza hobeak lortzeko teknika eta estrategia berriak ikas ditzakezu.
Ikasi zure erritmoan, etxetik!
Teknologia berriek Internet bidez trebatzeko bideak eskaintzen dituzte.
Gure online prestakuntza plataforma, aulaNET, e-learning tresna bat da, erabilerraza eta intuitiboa.
Norentzat da?
Beren erritmoan trebatu edo beren prestakuntza beren erritmoan hobetu nahi dutenentzat
Zer abantaila ditu?
- Oztopo geografikorik gabeko prestakuntza, edonon (etxetik, enpresatik…)
- Ordutegi malgua
- Toki kopuruarengatik kezkatu beharrik eza
- Doako prestakuntza
Ikaskuntza jarduera nagusiak
- Elikagaiak manipulatzeko eta alergenoak kudeatzeko ziurtagiria
- Oinarrizko bulegotika
- Ofizio ikastaroak
- Hizkuntzak
Izena ematea
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunetik edo ikastaro eta tailerren agendatik egin behar da eskaera.