Lege informazioa
ERABILTZEKO BALDINTZA NAGUSIAK
Mesedez, irakurri arretaz erabiltzeko baldintza hauek, Web gune hau erabili aurretik. Web gune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak inplizituki aitortzen duela baldintzak onartzea. Ados ez bazaude horiekin edo zalantzarik baldin baduzu, arren, ez zaitez erregistratu eta ez erabili Web gune hau.
1.- NOR GAREN
BIDASOA BIZIRIK helbidea: Hendaia, 8 – Ducoureau Jauregia, 20301, Irun, IFK: A-20421053. Website honekin zerikusia duen edozein gai argitzeko, jarri harremanetan telefono honetan: 943-509600.
www.bidasoa-activa.com domeinua BIDASOA BIZIRIK delakoaren jabetzakoa da.
2.- BIDASOA BIZIRIK-EN WEB SITE ZER DEN
www.bidasoa-activa.com gunean zaude. Gune interaktibo hau BIDASOA BIZIRIK sortu du, beren edukina, antolaketa eta ekintzei buruz informazio gehiago eskaintzeko.
Web gune orok bezala, erabiltzeko baldintza batzuk dauzkagu. Horri buruz, aurreratu egiten dizugu gure produktuak sustatzeko osagai burutsua eta dibertigarria eskaini nahi dugula eta orri honetan ez dela egiten produktuak saltzeko inolako jarduerarik.
3.- FITXA TEKNIKOA
BIDASOA BIZIRIKek behar beste aldaketa tekniko egin ahal izango ditu gai-sareetarako eta Interneterako konexioaren eta sistemaren kalitatea, errendimendua eta eraginkortasuna hobetzeko.
4.- WEBAREN JABETZA ETA ERABILTZEKO MURRIZKETA
BIDASOA BIZIRIK da web honen jabea. Marka guztiak, eremu-izenak eta jabari intelektualaren gainerako eskubideak BIDASOA BIZIRIKenak dira. Horrenbestez, bertako inolako edukirik ezin izango da utzi, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu inolaz ere. Salbuespena da Weba eta bertako edukiak haren xedearen arabera erabiltzea; eta deskarga eta kopia erabat pribatuak egin ahal dira; baina ezin izango da egin baldintza hauetan ezarritako erabilerak ez diren bestelakorik. Aurrekoari aurka egitea egilearen eskubideak eta BIDASOA BIZIRIKen gainerako jabetza-eskubideak urratzea izango da. Hemen onartzen diren helburuetarako ez diren eduki-aldaketak eta erabilerak egilearen eskubideak eta BIDASOA BIZIRIKen gainerako jabetza-eskubideak urratzea dira. Hemen jasotako erabilera-baldintzen ondorioetarako, debekatuta dago hemengo edukiak beste edozein Webetan edo informatika-saretan erabiltzea.
5.- IRAUPENA
Erabiltzeko baldintza hauek indarrean egongo dira website honetan aldatu gabe dauden bitartean. Eta BIDASOA BIZIRIKek eskubidea dauka edozein unetan haiek aldatzeko edo kentzeko; eta aldaketa horiek Web orri honetan bertan jaso beharko dira.
6.- BERME SALBUESPENA
BIDASOA BIZIRIK ahalik eta gehien saiatu da Web honen eta bertako edukien kalitatea zaintzen. Hala ere, Internet bitartekoaren ezaugarriak direla eta, BIDASOA BIZIRIKek ez dituu bermatzen Webean sartutako edukiak; ezta Web honen funtzionaltasunaren prestutasuna eta jarraipena ere; ez eta matxurak ere, edo Web honetan edo bere zerbitzaruan sistemarentzako kaltegarri diren birusik edo beste elementurik ez egotea; horrek ez du esan nahi etengabe ahalegintzen ez garenik horrelako edozein gorabehera saihesteko. BIDASOA BIZIRIK ez da erantzule egiten Web honetako edukien erabilerak direla eta.
7.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA
Aurreko baldintzan esandakoaren ondorioz eta Internet bitartekoaren berezitasunak direla eta, BIDASOA BIZIRIK ez da erantzule izango inolaz ere, ezta axolagabekeriagatik bakarrik ere, Web honetako materialak erabiltzeagatik edo erabili ezinagatik sor litezkeen edozein motatako kalteen aurrean, ezta BIDASOA BIZIRIK edo hark baimendutako edozein ordezkari aurretik ohartarazita badaude ere kalte horiek gerta litezkeela. Erabiltzailearen aurrean, kalte guztien aurrean, axolagabekeria barne baina ez hartara mugatuta, galeren eta eskarien aurrean, BIDASOA BIZIRIKen erantzukizuna inola ere ez da izango erabiltzaileak web honetara sartzeko ordaindu duen kopurua baino handiagoa.
8.- JURISDIKZIOA
BIDASOA BIZIRIKek ez du inolako kontrolik Webera nor edo nortzuk sartu daitezkeen eta non kokatuta egon daitezkeen. Web honen erabiltzaileak, baita BIDASOA BIZIRIK ere bere barrutiari berari espresuki uko eginda, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzioaren barruan daude, Web honekin zerikusia daukan gatazka edo erreklamazio oro erabakitzeko.eb.
9.- KALITATE-POLITIKA
Bidasoa biziriken misioa da erabiltzaileei kalitatezko zerbitzuak eta produktuak eskaintzea, etengabe egokituta haien behar eta igurikimenen bilakaerara, zerbitzuaren edukiari, maiztasunari eta gainerako ezaugarriei dagokienez, eta kalitate-maila altua lortzea, bai eta langileak Enpresaren Kalitatea Kudeatzeko Sisteman erabat integratzea eta asebetetzea ere.
Gure erabiltzaileen beharrak betetzeko efikazia eta efizientzia bokazioaren aurrean, Bidasoa bizirikeko Administrazio Kontseiluak kalitate-politika bat ezarri zuen, erakunde osoak bere gain hartuta, honako helburu hauek lortzeko:
1. Legezko eta arauzko erabiltzaileen baldintzak zehaztea eta betetzea, etengabe gogobetetzea bilatuz, desadostasunen prebentzioan lan eginez, horiek agertzeari aurrea hartuz eta edozein egoeraren aurrean erantzun azkarra, eraikitzailea, positiboa eta aldekoa emanez beti.
2. Zerbitzua emateko filosofiarekin eta kulturarekin lan egitea erakunde osoan.
3. Kalitatea sustatzeko lan-giro egokia sortzea, pertsonak prestatuz eta motibatuz, eta talde-lana garatuz, etengabeko hobekuntzara bideratuta.
4. Kalitatea Kudeatzeko Sistema etengabe berrikusten dela ziurtatzea, barne-auditoriak eginez, ikuspegi kritikoarekin, sistema hobetzen laguntzeko.
5. Bidasoa biziriken barne-komunikazioko sistema Erakundearen maila guztien arteko transmisio aktiboko kanal gisa erabiltzea.
Helburu horiek pertsona guztiek prozesuetan parte hartuz eta inplikatuz, Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren jarraipena eginez eta etengabeko hobekuntzaren bidez lortuko dira.
Bidasoa bizirik erakundeak kalitate-politika hori betetzeko konpromisoa hartzen du, eta kalitate-sistema ezartzeko, haren jarraipena egiteko eta hobetzeko beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak ematen dizkio, bai eta bertan jasotako helburuak, programak eta ekimenak aldizka berrikusteko konpromisoa ere.
10.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Webgune hau erabiltzean, onartzen dugu erabiltzaileak arretaz irakurri duela dokumentu hau, eta haren aholkuak ulertu eta jarraitu dituela. Erabiltzailea ez badago ados politika horren bidez ematen diren aholkuekin, mesedez, ez erabili gure webgunea. Beharrezkotzat jotzen dugunean erabilera-baldintza hau aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Erabiltzaileak BIDASOA BIZIRIKen webgune hau eta beste batzuk erabiltzen jarraitzen badu aldaketa horiek sartu ondoren, erabat onartuko ditu.
© BIDASOA ACTIVA BIDASOA BIZIRIK Eskubide guztiak erreserbatuta.
Irun, 2024ko urria.