Zer da Bidasoa bizirik?
Bidasoa Bizirik elkarte publikoa da, eta tokiko ekonomia sustatzea eta enplegua sortzea du xede. Bereziki Bidasoa-Txingudi eskualdeko bi bezero motari zuzendutako programak eta jarduerak garatzen ditugu:
- Bidasoa-Txingudi eskualdeko enpresa edo talde sektorialak.
- Enplegu bila dabiltzanak, bai soldatapean bai enpresa berrien sustatzaile gisa.
Bidasoa bizirikek enplegua sortzeko eta enpresa sarea bultzatzeko planak diseinatzen ditu
Horretarako etengabe dabil eskualdeko enpresa-sarearekin harremanetan, eta sare horretatik ateratzen du enplegua sortzeko eta enpresa sarea bultzatzeko behar diren planak diseinatzeko informazioa.
Hara zer sustatu duen azken urtean erakunde honek:
- Enpresa berriak sorrera: 85 egindako Bideragarritasun Planak.
- Ekintzailetza prozesuak: 414 pertsona prestatu dira.
- Langabetuen eta lanean diharduten langileen prestakuntza: 900 orientazioan, lan bilatzen eta diseinu profesionalean dauden pertsonak eta 200 aurrez aurreko prestakuntan dauden pertsonak.
- Enpresei aholkularitza: 280 enpresa ingururi eman zaio aholkularitza.
- Lan eskaintzak enpleguko asteetan: 192 kudeatutako lan eskaintzak.
Bidasoa bizirik 1992an sortu zen Irungo eta Hondarribiko Udalen ekimenez eta udal horiek finantzatuta dago; lurralde, eskualde, estatu eta europar ba asuneko administrazioetako zerbitzuak eta funts galdurako diru-laguntzak ematen dira.
Bidasoa Bizirik-ek tokiko politikak eta lurralde-sustapeneko jarduerak inplementatzen ditu Irungo Udalarekin Irun Ekintzan ekimenaren bidez eta Hondarribiko Udalarekin Hondarribia abian ekimenaren bidez egindako gomendioen eta kudeaketa-planen babesean.
Sareak eta lankidetzak
Garapen ekonomiko eta estrategiko optimoa lortzeko funtsezko alderdia
Bidasoa bizirikek hainbat eragilerekin dihardu lankidetzan (pertsonak, enpresak, hezkuntza-zentroak eta eragile publiko eta pribatuak) honako hauek lortzen laguntzen duten xedeak lortzeko:
- Eskualdeko ekonomi jarduera.
- Eta, horrekin, herritarren bizi-kalitatea.
Lan egiteko modu honen ondorioz, lankidetza jarduera hauek nabarmendu behar dira:
- Oso ezaguna da Irungo langabeziari aurre egiteko hainbat gizarte-eragilek abian jarri duten ituna Irunen, Ekonomia eta Enplegua Garatzeko Akordio orokorra, eta Hondarribian, Hondarribia Abian.
- Mugaz gaindiko lankidetza. Mugaren alde bateko zein besteko erakunde publiko eta pribatuak elkarrekin ari dira lanean. Abantailak begi bistakoak dira Hendaia (Frantzia), Hondarribia eta Irungo tokiko ekonomietarako. Lankidetza-kudeaketaren eta balioa sortzearen adibide ona dira.
- Ekimenak eta proiektuak. Ohikoa da partner eta bazkide europarrekin harremanak izatea, Bidasoaldean aplika litezkeen arrakasta-formulak zeintzuk izan ote litezkeen aztertzeko, ikertzeko eta antzemateko.
- Turismoan, sarean lan egitea funtsezkoa da, lurraldea nazioko eta nazioarteko merkatuetan sustatzeko. Horren emaitza da dagoeneko finkatuta dagoen Erdi Aroko Hiri eta hiribilduen Sarea, bai eta turismo jasangarriarekin bat datozen beste sare batzuk sortzea ere. Sektore pribatuarekin lan egiteak turismoaren kalitatean jardunbide egokien ekimenak martxan jartzea ekarri du (Basquetour eta Euskalit).
- Enpresa, teknologia-zentro eta ikastetxeekin harremana izatea eta haiekin batera lan egitea funtsezkoa da berrikuntza erakartzeko eskualdean , prestakuntza-eskaintza merkatuaren eskarietara egokitzeko eta lan-poltsa espezializatuak eskaintzeko.