Irunen, uztaileko hotel-okupazioa Pandemiaren aurreko zifretara iritsi da
- labete honetako okupazioa %90 izan da, hau da, 15 puntu gehiago joan den urteko epe berarekin alderatuz gero, eta 10 puntu gehiago 2018an baino.
- Turismo Bulegoak 1.028 bisita izan ditu, horietatik %69 naziokoak.
Uztailean Irunen hotelek izan duten okupazioa %90ekoa izan da; kopuru hori Pandemiaren aurreko udan lortu zenaren berdina da. Joan den urteko denboraldi berarekin alderatuz 15 puntu igo da eta 2018ko uztailarekin alderatuz berriz, 10 puntu.
Gaua Irunen igaro duten pertsonen jatorriari dagokionez, joan den urtearekin alderatuta, zertxobait aldatu da; izan ere, 2020ko uztailean %60 nazionalak ziren eta %40 atzerrikoak. Oraingo honetan, turismo nazionala %74 izan da eta atzerrikoa %26.
Bestalde, herrian 2 gau eman dira batez beste bisitari bakoitzeko.
“2019ko udakoak bezalako zifrak lortzea berri bikaina da, zalantzarik gabe. Duela bi urte esan genuen Irungo turismoa goraka zebilela, eta datu hauek baieztatu besterik ez dute egiten hiriak bisitariak erakartzeko ahalmen handia duela. Kontuan hartuta jendeak une honetan hurbileko turismoa aukeratzen duela, hainbeste pertsonak Irun aukeratu izana eta gure ondareaz eta gure inguruneaz interesatu izana horren erakusgarri da”, esan du Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak.
Ildo beretik, María Serrano Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak esan duenez, “azken hilabeteotan bizi izan den ziurgabetasuna gorabehera, hilabete honetan itxaropen guztiak gainditu dira. Espero dugu kopuru hauek adierazle bat izatea normaltasun berria iritsi ahala hiriaren indarguneak indartzen jarraitu ahal izateko eta, hartara, aurtengo zifrak bezain onak edo hobeak lortzeko”.
María Fernández de Valderramak, Atalaia hotelekoak, azaldu du uztailean “hotelaren okupazioa ona izan dela. Jatorriari dagokionez, denetik izan dugu. Heemen gau bat ematen duten bidean dauden Holandar eta belgikar asko, baina baita lanera eta oporretara etortzen den jende nazionala ere. Azken horiek batez ere naturako ibilbideez interesatu dira”.
Abuztuari begira, Fernández de Valderramak dio “hotela ia beteta dagoela. Orain oso ondo ari gara lanean, eta hilabete-bukaerarako erreserbak ere betetzen ari da, eta hori ez zen hain ohikoa beste urte batzuetan”.
Danako jatetxeko David Rodríguezek honako hau dio: “Oso ondo lan egin dugu. Oso mugatuta gaude, barran ezin baita kontsumitu eta jantokiak mahai gutxiago baititu, baina mugimendua nabaritu dugu, jendea irteteko gogoa du eta nabaritu egiten da”.
Bisitak Turismo Bulegoan
Irungo Turismo Bulegoak 1.028 bisita jaso ditu uztailean, horietatik %69 naziokoak, %17 Frantziakoak eta gainerakoak beste herrialdeatakoak (gehienak Alemaniakoak).
Turismo Bulegoan gehien eskatu dena liburuxka, plano eta mapak izan dira. Kultur jarduerei eta Done Jakue Bideari buruz ere asko galdetu dute.
Nabarmentzekoa da, azkenik, Turismo Bulegoak 771 bisita edo kontsulta ez-presentzial jaso dituela.
Turismo Bulegoak 1.028 bisita izan ditu, horietatik %69 naziokoak.Turismo Bulegoak 1.028 bisita izan ditu, horietatik %69 naziokoak.