Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiei buruzko aholkularitza teknologikoko saioak (EIKT)
Bidasoa Bizirik-etik, SPRIrekin lankidetzan, elektronika, informazio eta komunikazio teknologiei buruzko aholkularitza teknologikoko saio berriak antolatu ditugu autonomoentzat, ekintzaileentzat eta enpresentzat (10 langile baino gutxiago). Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, eta parte hartzen duten mikroenpresen beharrizan berezietara egokituta dago. COVID-19 kodeak edukiera-mugak ezarri dituenez, oso plaza gutxi daude; beraz, interesatzen bazaizu, lehenbailehen bidal iezaguzu mezu elektroniko bat behean adierazitako datuekin.
Saioak gure bulegoetan egiten dira (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea 8-IRUN), 10:00etatik 13:00etara, honako gai hauekin:
-
Presentzia eta posizionamendu egokia Interneten (urriaren 14a)
-
Bizkortu zure negozioa gailu mugikorraren erabilera inteligentearen bidez (urriaren 28a)
-
Kudeaketa digitalizatua denbora aurrezteko eta bezeroarentzako zerbitzua hobetzeko (azaroaren 11a)
-
Zereginak errepikakorrak automizatu denbora aurrezteko eta efizienteago izateko (azaroaren 25a)
-
Mikroenpresan Ticket Bai ezartzea (azaroaren 26a)
-
Zibersegurtasuna, saihestu zure enpresaren datuak sartzea edo manipulatzea (abenduaren 16a)
Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Soluzioen katalogoa (pdf)