Bidasoa bizirik antolatutako Tech Irun haurrentzako tailerren edizio berri bat hasi da, 150 eskaera baino gehiagorekin
- 40 plazen esleipena zozketa bidez egin da.
- Tailer bat dago 8 eta 10 urte bitarteko haurrentzat eta beste bat 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat.
Irungo Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, Tech Irun teknologia-tailerren programa berri bat antolatu du Gabonetako oporretarako, 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Programa hori Irungo Gabonetako Programaren barruan dago, bai eta Irun Ekintzan Ekonomiaren eta Enpleguaren Garapenerako Itunak Bidasoa bizirikekin lankidetzan sustatzen dituen ekintzen barruan ere.
Gaur, abenduak 26, hasi da Irun Factoryn lehenengo tailerra, eta bertan, 8 eta 10 urte bitarteko haurrek Smart Green City proiektua garatzeko aukera izango dute abenduaren 30era arte. Bost egun hauetan hiru gai landuko dituzte: Eraikin adimenduna, Trafikoaren kudeaketa eta Gora airea.
Lehen talde hori amaitutakoan, 11 eta 13 urte bitarteko haurrek garatuko dute proiektu bera, beren adinera egokituta, urtarrilaren 2tik 5era bitartean.
“Beste behin ere, tailer hauen arrakasta azpimarratu behar dugu, bokazio zientifikoak eta teknologikoak txikitatik sustatzea eta garatzea baitute helburu, eta beren etorkizun profesionalerako beharrezkoak diren teknologia, trebetasunak eta gaitasunak erabiliz erronkak modu sortzailean konpontzen ikasten baitute. Oraingo honetan, eta ikus dezakegun bezala, haurrak Robotikaren, Programazioaren eta Adimen Artifizialaren inguruko proiektuak garatzen ari dira”, adierazi du Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak.
Tailer hauen bidez, alde batetik, haurrak egungo eta etorkizuneko panorama profesionalerako prestatzea bilatzen da, programazioa, robotika, diseinua eta 3D inprimaketa edo adimen artifiziala bezalako kontzeptuekin ohitzen direlako, besteak beste. Era berean, Tech Irun tailerrak STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) bokazioak sustatzeko eta pizteko pentsatuta daude. Arazoak konpontzeko logika garatzen laguntzen dute, baita sormena eta paradigma teknologiko berrian berritzeko gaitasuna ere.
“Oso pozik gaude tailerrek aurten ere izan duten harrerarekin. Parte-hartzaileekin sormena eta talde-lana landuko ditugu teknologia berrien bidez. 10eko taldeetan hiri adimentsu bat sortuko dute azken proiektu gisa. Helburua da monitoreek gidatuta beraiek erabakiak hartzen joatea.” azaldu du Alberto Asín Grijalbok, DOPLAY STEAM enpresaren sortzaileak.
Plazak zozketa bidez esleitu dira
Tailerrak Irun Factoryn izango dira bi astez, abenduaren 26tik 30era (8 eta 10 urte bitarteko haurrentzat) eta urtarrilaren 2tik 5era (11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat). Izena emateko epea abenduaren 11ra arte egongo da zabalik eta Bidasoa activaren www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez egin beharko da. Aurtengo berritasun gisa, azpimarratu behar da eskaeren kopuruak plazen eskaintza gainditzen badu, ausaz esleituko direla, www.sortea2.com webgunearen bidez. Web-orri hori grabatu egingo da. Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta, hortik aurrera, plazak esleituko dira, izen-ematearen hurrenkeraren arabera.
Zozketa egin ondoren, antolakuntzak izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko da plazaren esleipenaren berri emateko.
Zehazki, hau izango da programa:
SMART GREEN CITY – ERAIKIN ADMENDUA
Taldean lan egingo dute, eta denen artean eraikiko dute eraikin adimendun eta bioklimatikoa; bakoitzak eraikineko solairu bat muntatuko du. Lego Technic, Makeblock eta VEX Robótics piezak erabiliko dituzte. Halocode mikroordenagailua erabiliz, gure eraikina bizigarriagoa eta energetikoki jasangarriagoa egiteko hainbat soluzio diseinatu eta eraikiko dituzte. Micro:bit plaka elektronikoa erabiliz, talde bakoitzak proposaturiko soluzioak elkarrekin komunikatuko dira. Azkenik, solairu guztiak muntatuko dituzte, eraikina eraikiko dute eta integratutako gailu automatiko guztiak probatuko dituzte: alarmak, ateak eta leihoak itxi eta irekitzeko kontrol-sistema
Tag:TECH IRUN