KREA BIDASOAn banakako aholkularitza hauek prestatu ditugu:
Banakako aholkularitza:
- Laguntza digitalak – KIT DIGITALA: heldutasun digitalaren mailan aurrerapen esanguratsua lortzeko merkatuan erabilgarri dauden soluzio digitalak ezartzeko dirulaguntzei buruzko informazioa eskaintzen dizugu.
Eskatu zure hitzordua Gipuzkoako Ingeniari Industrialen Elkargoa (OAPR) rekin.
- Ibilbide-orri digitala: zure enpresaren eraldaketa digitalerako ibilbide-orriaren definizioa eskaintzen dizugu.
Eskatu zure hitzordua ieX kontsultoreekin(ieTeam/Xabet).
- Karbono Aztarna Korporatiboaren (HCC) kalkulua: zure enpresaren HCC kalkulatzen dizugu eta hori murrizteko plan bat egiten dizugu.
Eskatu zure hitzordua ADOS- sostenibilidad y clima rekin.
- Eraginkortasun energetikoari buruzko aholkularitza zure enpresarentzat. Zure kontsumoak monitorizatzeko modurik onenak zeintzuk diren eta zure enpresa errentagarriagoa nola egin azalduko dizugu. Era berean, zure elektrizitate- eta gas-fakturetan aurrezteko moduari buruzko aholkularitza jasoko duzu, energiaren eta autokontsumoaren erosketa optimizatuz eta energia berriztagarriak sortuz.
Eskatu zure hitzordua NAIDERekin.
- Ideia/proiektu berritzailea: zure enpresan ideia berritzaile bat edo proiektu berritzaile bat baduzu, prozesuan eta bideragarritasunaren azterketan lagunduko dizugu.