ETEak berritzeko lehen urratsa
Doako aholkularitza espezializatua ematea ETEei, produktu eta negozio prozesuan berrikuntza ekarriko duten mikroproiektuekin: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak.
Proiektu berritzaileei aurre egiteko behar diren baliabideak, enpresa txikientzat zaila izan daiteke berrikuntza-prozesu horiei aurre egitea eta merkatuan lehiari eustea.
Hesi hori kentzeko helburuarekin sortu zen Hazinnova, eta zure enpresako produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko lana antolatzeko modu berriak edo metodo berriak ezartzen laguntzeko doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua da.
Epeak
Hasiera-data: 09/04/2024
Aurkezteko azken eguna:
24/10/2024 23:59an
// Zer eskaintzen dizu
Aholkularitza espezializatuko 50 ordu doan
Hazinnova-ko agenteak lagunduko dizue prozesu osoan
Gutxieneko karga administratiboa
Emaitza nabariak lortzea, gehienez ere 3 hilabeteko epean
// Nori dago zuzendua
5 langile edo gehiagoko enpresei zuzendua, Euskadin daudenak eta jarduera industrialak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dituztenak.
Enpresek gehienez ere 2 mikroproiektu egin ditzakete, beheko 8 tipologien artean aukeratuta.
INDUSTRIA
- Manufaktura-industria
- Erauzketa-industriak
- Energia hornidura
- Uren eta hondakinen kudeaketa
ZERBITZUA
- Industriari lotutako zerbitzuak
- IKT jarduerak
- Handizkako merkataritza
- Garraioa
- Biltegiratzea
- Finantza-jarduerak
- Aseguruak
// Zein motatako proiektuak bultzatzen dira?
01_Ekonomiko-finantzarioa
02_Barneko administrazio-prozesuak
03_Ekoizpena
04_Logistika
05_Pertsonak
06_Bezeroak
07_Merkatu berriak
08_Produktua