Webguneko beste plataforma batzuk
Hainbat gairi buruzko doako ikastaroak dituzten zenbait prestakuntza plataformaren web esteken zerrenda.
- COURSERA: Kalitate handiko doako ikastaroak eskaintzen dituen web plataforma da, eta munduko unibertsitate garrantzitsuenetako batzuekin (Stanford, Columbia…) elkartu da ikastaro horiek emateko. Bertan, era askotako ikastaroak aurki daitezke: Giza eta Gizarte Zientziak, Medikuntza edo Biologia, Informatika edo Enpresagintza. IKASI MUGARIK GABE
- KHAN ACADEMY: Irabazi-asmorik gabeko hezkuntza proiektua, didaktika zoragarria duena, baliabide guztiak eskura izatea nahi duen edonorentzat. Matematika, Biologia, Kimika, Fisika, Finantzak edo Historia irakasgai garrantzitsuak dira, eta 4.300 bideo original baino gehiago ditu ingelesez; horietatik mila baino gehiago bikoiztuta, narratuta eta gaztelaniara egokituta daude.
- MIRIADA X: ‘Telefónica Educación digital’ eta Universia ekimenez sortutako proiektua da, gaztelaniaz eta portugeraz hitz egiten duten unibertsitate sarerik handiena. Goi Mailako Hezkuntzaren eremu iberoamerikarrean ezagutza librea eta doakoa bultzatzea du helburu, MOOC (Online Ikastaro Masiboak Irekian) sortu eta irakastearen bidez. Ez du inolako gasturik eta interesa duen edonorentzat eskuragarri dago, berdin du unibertsitateko ikaslea izan edo ez.
- EDX: Harvardeko bazkide fundatzaileek eta MITek sortutako irabazi-asmorik gabeko web plataforma. Online klaseak eta MOOC interaktiboak eskaintzen ditu, munduko unibertsitate, ikastetxe eta erakunde onenen eskutik. Gaiak honako hauek dira: biologia, negozioak, kimika, konputazio zientziak, ekonomia, finantzak, elektronika, ingeniaritza, elikadura eta nutrizioa, historia, humanitateak, zuzenbidea, literatura, matematika, medikuntza, musika, filosofia, fisika, estatistika, etab. EDX onlineko ekimena da. BULTZATU ZURE ANBIZIOA
- UDEMY: Irabazi-asmorik gabeko web plataforma, 25.000 ikastaro baino gehiago eskaintzen dituena. Guztira, 6 milioi ikaslek eta 14.000 irakaslek baino gehiagok osatzen dute, eta 80 hizkuntzatan eskaintzen dituzte ikastaroak.
- OpenCouseWare: MITek (Massachusetts Institute of Technology) bultzatutako ekimena da, eta hainbat unibertsitate atxikitu zaizkio. Tresna honek, unibertsitateko materialak askatasunez argitaratzeko aukera ematen du eta edukiak doan eskaintzen dizkie mundu osoko erabiltzaileei. Ez da urrutiko prestakuntza zerbitzua, beraz, ez da inolako akreditaziorik ez aprobetxamendu ziurtagiririk ematen eduki horiek erabiltzeagatik.
- UNED Abierta: Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak sortutako ekimena da, hezkuntza eduki irekietarako sarbidea errazteko. Ikastaroetako edukietara sartzea doakoa da, eta, kasu batzuetan, 15 € ordaindu behar dira akreditazioetara sartzeko.
- UniMOOC: Alikanteko Unibertsitateko Nazioarteko Ekonomiaren Institutuak bultzatutako lankidetza proiektua da, eta hainbat erakunde eta enpresak parte hartzen dute. Plataformak MOOC ikastaroak egiten ditu, ekintzaileentzako prestakuntzara bideratuta.
- TELESCOPIO: Galileo Unibertsitateak garatutako ikaskuntzarako tresna da. Bertan, hainbat ikastaro eta bestelako laguntza baliabide aurkituko dituzu, Matematikatik hasita Gailu Mugikorretarako Aplikazioak nola egiten diren ikasteraino, denak metodologia praktiko eta atseginekin disenatuta. Edukiak oinarri pedagogiko sendoetan oinarrituta daude, atzeraelikadura hornituko dizutenak. Horrela, zure aurrerapena monitorizatu ahal izango duzu eta materiala benetan noiz menderatu duzun jakin. HEZKUNTZAN BARRENA
- TareasPlus: Doako ikastaroak eta ordainpeko ikastaroak eskaintzen dituen web plataforma. 1.300 ikastaro baino gehiago eskaintzen ditu doan, hainbat gairi buruzkoak: Negozioak, Hizkuntzak, Programazioa, Diseinua, Ofimatika, Marketina, Aisialdia, Musika, Gizarte Zientziak…
- TUTELLUS: Hainbat hezkuntza-erakunderen (unibertsitateak, negozio-eskolak, institutuak, fundazioak, elkarteak, enpresa espezializatuak…) 42.000 baliabide baino gehiago eskaintzen dituen web plataforma. Doako ikastaroak eta ordainpeko ikastaroak eskaintzen ditu. Prestakuntzako edukiak sortu eta saltzeko eta kanal espezializatuak sortzeko aukera ematen du.
- UDACITY: Stanford Unibertsitateko irakasleek sortutako irabazi-asmorik gabeko hezkuntza erakundea da. Zientziaren arloko 25 ikastaro aktibo baino gehiago ditu. Ikastaro bakoitzak hainbat unitate ditu, Closed Caption azpitituluak dituzten bideo klaseak, galdetegi integratuekin batera, ikasleei kontzeptuak ulertzen eta ideiak indartzen laguntzeko, baita “eginez ikasi” eredua sustatzen duten jarraipen lanak ere. GAITASUN BERRIAK IKASI
- Open Education Europa: Europako Batzordearen ekimena, erabiltzaileei Europako hezkuntza baliabide irekiak eskaintzeko asmoarekin sortutako ataria. Hizkuntza ezberdinetan eskainita, bai ikasle, irakasle edo ikertzaileentzat. Teknologia ireki aurreratuenarekin eraikia, komunikaziorako, partaidetzarako eta analisirako tresnak eskaintzen ditu.
- CAPACÍTATE para el empleo: Carlos Slim Fundazioak sustatutako web plataforma. Nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreko, merkataritza-sektoreko, eraikuntza-sektoreko, moda eta edertasun-sektoreko, garraioetako, elikagaietako, teknologiako eta abarretako hainbat zereginetan trebatzeko doako materialak garatzen ditu.
- OPEN CULTURE: Ez da ohiko prestakuntza plataforma. Doako online ikastaroetara joateko hainbat esteka biltzen dituen webgunea da, gaika sailkatuta.
- DUOLINGO: Hizkuntzak ikasteko web proposamena. Aparteko kargurik, harpidetzarik edo publizitate iragarkirik gabe. Ikasketa errazteko irudiak, ahots errekonozimendua eta audio ariketak ditu.
- MEMRISE: Hizkuntzak ikasteko online ikaskuntza komunitatea da (Ingelera, Frantsesa, Alemana, Portugera, Txinera, Italiera eta Errusiera, besteak beste), dena erabat doakoa. Zientzia, dibertsioa eta komunitatea nahastuz, ikaskuntza azkarra, atsegina eta iraunkorra da. Bertan, ikastaro sinpleak daude (hitz arruntak edo gorputzaren zatiak soilik irakasten dituzte), eta beste batzuk osoagoak dira, 70 ordu baino gehiago irauten dute. BIZITZA ERREALERAKO HIZKUNTZAK IKASI
- ILLASARON: Bi mila bideotutorialetik gora deskargatzeko aukera, teknologiarekin zerikusia duten eduki praktikoekin: web diseinua, programazioa, softwarearen ikaskuntza…
- EDUCASITIO: Mundu informatikoan lehen urratsak egiten dituzten hasiberrientzako eskuliburuak, ikastaroak, tutorialak eta bideotutorialak.
- VIDEOTUTORIALES.ES: Bideotutorialak eta informatikaren munduan espezializatutako CDRom-eko ikastaroak.
- AULAFACIL: Doako 900 ikastaro baino gehiago, hautatu eta berrikusiak. Hainbat gairi buruzkoak dira: hizkuntzak, informatika, enpresa, sukaldaritza, osasuna, eskulanak, psikologia…
- AULACLIC: Informatikako doako ikastaroen gaztelaniazko lehen webgunea. Ikastaroak, tutoretzak eta eskuliburuak ditu ofimatika, programazioa, sistemak, diseinua, irudia, interneteko tresnak, teknologia mugikorra…
- GCF Aprende Libre: Gaztelaniaz hitz egiten duten pertsonentzako gune birtuala da, eta bere bizi kalitatea hobetu nahi dutenei hezkuntza eta aukerak ematen dizkie. Batez ere, teknologiari buruzko ikastaroak (informatika, internet, mugikorrak) eta ingelera.
- FLOQQ: Prestakuntza-plataforma honetan, orientazio praktiko handiko ikastaroak aurkituko dituzu gaztelaniaz eta bideo formatuan. Bilatzailean doan hitza idazten baduzu, hainbat gaitako 120 ikastaro baino gehiagoren zerrenda aurkituko duzu.
- CREHANA: Sormenezko trebetasunak ikasi eta partekatu daitezkeen komunitatea da. Doako ikastaroak eta ordainpeko ikastaroak ditu, batez ere diseinu, argazki, ilustrazio eta ikus-entzunezko gaiei buruzkoak.
- MICROGUÍAS.
- CURSOPEDIA.
- El blog de Amizda: PHPren mundu zoragarria.
- Cesar Cancino: Bideotutorialak, kodeak eta beste zerbait…