Lana bilatzeko metodoak
- Zuzenduriko kandidatura: “ezagutzen diren eskaintzen bidez enplegua bilatzea” ardatz duen metodoa, hau da, hedabideetan (irratia, prentsa, aldizkariak, telebista, teletestua, Internet…), aldizkari ofizialetan, espazio publiko batzuetan (merkataritza-zentroetako informazio-panelak, saltokietako erakusleihoak, etab.) agertzen direnak edo ahoz ahoko informazioetan errazten direnak. Metodo erabilgarria eta praktikoa da, zure lan bilaketa leku seguruetara bideratu dezakezulako. Hala ere, lana bilatzeko modu hori bakarrik erabiltzen baduzu, lana aurkitzeko aukerak murriztuko dituzu, ezagutzen den eskaintza ez baita oso zabala eta ez baita berdin banatzen enplegu guztien artean.
ESKAINTZAK BILATZEKO
- Berezko kandidatura: “hainbat arrazoirengatik interesgarriak izan daitezkeen enpresa edo erakundeetan lana bilatzen duen metodoa da, eta zure lan profesionala garatu ahal izango zenukeena”. Arrazoi hauengatik izan daitezke:
- Lan-poltsa eskaintzen dute.
- Interesatzen zaizkidan lan-eskaintzak izaten dituzte.
- Bekak eskaintzen dituzte.
- Hazten ari den enpresa da.
- Garai batzuetan langileak behar dituen enpresa da.
- Entzun dut enpresa horretan nagusi onak dituztela eta ondo lan egiten dutela.
- Enpresa horretan lan egiten duten ezagunak ditut.
- Gustuko dudan jarduera garatzen duen enpresa da.
- ETAB.
Teknika arriskutsua da, zure lan bilaketa ezezaguna den edo segurtasunik gabeko zerbaitetara bideratzen duzulako. Hala ere, erabilgarria da eta erabili egin beharko zenuke, eskaintza ezezaguna zabala baita. Lana aurkitzeko aukerak areagotzen lagunduko dizu. Gainera, berezko kandidaturak aurkezteak ezagutzen diren lan eskaintzetara aurkezteak dakarren lehia ezaba dezake, pertsona kopuru handienak aurkezten baitira.
ENPRESAK AURKITZEKO
Autokandidatura-kanpaina bat egin nahi baduzu, bai “mailing” bidez, bai zeure burua enpresetan aurkeztuz, eta ez badakizu nola eta non lortu zure zerbitzuak eska ditzaketen enpresen informazioa, informazio hori hainbat modutara lor dezakezu:
- Orrialde Horiak eta telefono-aurkibideak kontsultatuz.
- Gida profesionalak kontsultatuz.
- Aldizkariak eta prentsa espezializatuak kontsultatuz.
- Azoken katalogoak kontsultatuz.
- Industria-katalogoak eta enpresa-gidak kontsultatzen.
- Sindikatuetan zerrendak eskatuz, etab.
- Interneten informazioa bilatzen.
GOGORATU
Enplegua aktiboki bilatzea, aldi berean, jarrera pertsonala eta lortu nahi duzun lanpostu hori lortzeko ahalegin pertsonala, selektiboa eta arrazoitua azpimarratzen duen prodezura da.
Eraginkorragoa izango zara lana modu sistematikoan eta kontrolatuan bilatzen baduzu, horretarako, behar den informazioa bilatuz eta egokien iruditzen zaizun metodoa eta lanpostura eta/edo enpresara hobekien egokitzen diren tresnak erabiliz.