Curriculum Vitaea
Curriculum bat “lanpostu baterako hautagaitza aurkezten duen izangai baten ezagutzen, gaitasunen eta/edo egiten jakitearen laburpen ordenatua” da. Helburua: hautaketa-prozesu batean sartzea edo lan-elkarrizketa bat lortzea da. Lortzen baduzu, zure curriculuma ona izango da. Lortzen ez baduzu, diseinua eta/edo edukia berrikusi beharko duzu, eta, orientatzaileren baten laguntzaz, zergatiak aztertu.
Gogoratu
CURRICULUMIK ONENA HELBURUA LORTZEN DUENA DA
EZAUGARRIAK
- Lanpostura egokitua.
- CURRICULUM BAT = LAN BAT.
- Gure enpresara egokitua.
- CURRICULUM BAT = ENPRESA BAT.
ARGIA
Baloratzen duenak zer esan nahi diozun ulertu behar du. Kontuan izan berak ez duela egin, eta baliteke zure hitzak zuk bezala ez interpretatzea.
ZEHATZA
Ez ahaztu informaziorik garrantzitsuena. Pentsatu aurkeztu behar duzun lan horren ezaugarrietan, eta erakutsi zer egiten dakizun eta nola jokatuko duzun. Kontuan izan balorazioa egiten duenak bere langile beharra konponduko diozun jakin nahi duela.
POSITIBOA
Erakutsi beti zure prestakuntzaren, esperientziaren eta/edo pertsonaren alderdirik onuragarriena. Ez gezurrik esan, baina ez esan egia osoa, batez ere datu batzuek zure hautagaitza ezaba badezakete: Ez aipatzea, ez da gezurra esatea.
MOTIBATZAILEA
Baloratzen duenak elkarrizketatzeko gogoa sentitu behar du.
EGITURATUA
Informazioa era txukun batean eta multzoka antolatu (datu pertsonalak, prestakuntza, esperientzia…).
CURRICULUM MOTAK
Funtsean, hiru CV mota daude:
- Curriculum Kronologikoa
- CV mota honek, gertaerak gertatu diren ordenean kontatzen ditu. Kronologiaren arabera antolatzen du informazioa, hau da, datak azpimarratzen ditu. Kronologia hori goranzko ordenan (lehen gertaeretatik azkenetara) edo beheranzko ordenan (azkenetik lehenengoetara) antola daiteke.
- Abantailak
Eredu argia eta ondo egituratua da.
Pertsonaren bilakaera ikusteko aukera ematen du. - Eragozpenak
Esperientzia batzuk ez dira garrantzitsuak.
Irakurtzen duen pertsonak informazio batzuk negatiboki interpreta ditzake (jarduerarik gabeko garaiak, amaitu gabeko prestakuntza, kurtsoen errepikapena, esperientzia desberdin gehiegi…). - APLIKAZIOAK
Gomendagarria da esperientzia jarraitua izan denean eta lanbidean gora egin denean.
1. Adibidea
- Abantailak
- CV mota honek, gertaerak gertatu diren ordenean kontatzen ditu. Kronologiaren arabera antolatzen du informazioa, hau da, datak azpimarratzen ditu. Kronologia hori goranzko ordenan (lehen gertaeretatik azkenetara) edo beheranzko ordenan (azkenetik lehenengoetara) antola daiteke.
- Curriculum Funtzionala
- Curriculum mota honetan ez dago denboraren itxurarik, eta informazioa edukien arabera antolatzen da, bai lortu nahi den lanpostuarekin zuzenean lotuta, bai bloke funtzionalen arabera.
- Abantailak
Hutsuneak ez dira ezagutzen.
Azaldu zure gaitasunak, zer egiten dakizun (zereginen, eginkizunen, erantzukizunen edo arlo profesionalen arabera antola dezakezu). - Eragozpenak
Irakurtzen duenak zailtasunak izaten ditu informazioa antolatzeko.
Zure prestakuntza amaitu berri baduzu, praktika-kontratuaren aukera ezaba dezakezu. - APLIKAZIOAK
Komenigarria da, batez ere, jarduerarik gabeko aldiak, amaitu gabeko prestakuntza, ikasmailak errepikatu edo askotariko esperientziak izaten direnean.
2. Adibidea
3. Adibidea
4. Adibidea
5. Adibidea
- Abantailak
- Curriculum mota honetan ez dago denboraren itxurarik, eta informazioa edukien arabera antolatzen da, bai lortu nahi den lanpostuarekin zuzenean lotuta, bai bloke funtzionalen arabera.
- Curriculum Mistoa
- Curriculum mota honetan ere garrantzia ematen zaie lortu nahi den lanpostuarekin zerikusia duten edukiei (prestakuntzari, esperientziari eta gaitasunei buruzko informazio garrantzitsuari), baina ez du alde batera uzten denboraren alderdia, bigarren mailan uzten du.
- Abantailak
Hutsuneak oharkabean pasa daitezke.
Azaldu zure gaitasunak, zer egiten dakizun (ezagutzen, zereginen, eginkizunen, erantzukizunen edo arlo profesionalen arabera antola dezakezu).
Bilatzen ari zaren lanpostuetara egokitu ditzakezu zure gaitasunak. - Eragozpenak
Neketsuagoa eta zailagoa da enplegu-bilaketa antolatzea. - APLIKAZIOAK
Gomendagarria da, batez ere, zure ikasketak amaitu dituzunean edo amaitzear zaudenean, garrantzi gutxiko esperientziak edo askotariko esperientziak dituzunean eta zenbait gaitasun nabarmentzea interesatzen zaizunean.
6. Adibidea
7. Adibidea
8. Adibidea
9. Adibidea
10. Adibidea
- Abantailak
- Curriculum mota honetan ere garrantzia ematen zaie lortu nahi den lanpostuarekin zerikusia duten edukiei (prestakuntzari, esperientziari eta gaitasunei buruzko informazio garrantzitsuari), baina ez du alde batera uzten denboraren alderdia, bigarren mailan uzten du.
AHOLKU BATZUK
Gogoratu curriculumak ez duela balio lanpostu bat lortzeko. Elkarrizketa bat lortzeko edo hautaketa-prozesu batean sartzeko baizik. Horregatik, edozein datu sartu aurretik, galdetu: Mesede ala kalte egin diezadake? Zalantzarik izanez gero, hobe abstenitzea: CVa ere enpresaren beharrekin bat ez datozen hautagaiak edo enpresariaren nahiak baztertzeko erabiltzen da.
ASMATU ASKO IZATEA BAINO GARRANTZITSUAGOA
AKATSIK EZ EGITEA DA
ASMATZEAK
- Laburra izan eta, ahal bada, orrialde bakarra erabili. Kasu berezietan, bi orrialde erabili, baina alde batetik bakarri idatzi eta orriak zenbakitu (errepikatu izen-deiturak bigarrenean, bereizten badira ere).
- Curriculum vitaea aukeratu nahi duzun lanpostura egokitu.
- Letra larriz, ertzekin, azpimarratuekin, lodiekin, letra etzanekin, koloreekin… lanpostu horretarako interesgarria dena nabarmentzea, baina gehiegikeriarik gabe. Dena nabarmentzen denean, ez da ezer nabarmentzen.
- Tonu positiboa eman eta zure alderdirik onenak eta lanerako gogoa erakutsi.
- Ezagutzei eta egiten dakizunari garrantzia eman, ez egin dituzun ikastaro eta mintegiei.
- Esperientzia garrantzitsua baduzu, prestakuntza baino lehen jar dezakezu.
- Curriculuma atalka antolatu, adierazitako blokeekin eta elkarrengandik bereizita, horrela, erraz irakurtzeko.
- Zure ibilbide profesionalaren lorpenak erakusten dituzten ekintza-adierazpenak erabili (sortu, hobetu, aktibatu, motibatu…).
- Curriculuma pertsonala eta besterenezina da, zuk egin.
AKATSAK
- Bi orrialde baino gehiagoko CVa bidaltzea.
- Orri bakar batean idaztea, bi aldeetatik.
- Zikin inpresioa ematea: gaizki egindako fotokopiak, zirrimarrak.
- CVa interesik gabeko edukiekin betetzea.
- Siglak erabiltzea: UPMko ETSIIko MIC masterra (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Industria Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Kalitate Ingeniaritzako Masterra).
- Ikasketa edo graduetan egindako praktikei, ikasketetan egindako ikerketa edo proiektuei edo ikasketa amaierako proiektuei garrantzirik ez ematea.
- Ikasturte errepikapenak nabarmentzea, prestakuntza edo lan jarduerarik gabeko eremuak nabarmentzea edo ibilbide profesionalean enpresa askotan egon izana nabarmentzea. Irakurtzen duenak modu negatiboan interpreta dezake: ikasle txarra, osasun ahula, zigor penala, langile gatazkatsua, etab.
- Nahi duzun lanposturako gehiegizko prestakuntza egiaztatzea: enpresak leiala izango ez zarela pentsa dezake eta lehenengo aukeran joan egigno zarela.
Zer eredu erabili erabakitzeko, zure bilakaera profesionala eta eman nahi diozun erabilera kontuan hartu.
BESTE AHOLKU BATZUK
Erdi edo goi mailako ikasketak badituzu, ez duzu dena jarri beharrik, OHO, BBB…, prestakuntza horrek ezaugarri berezirik izan ezean (euskarazko edo beste hizkuntza bateko irakaskuntza), ikasketa desberdinak edo osagarriak (LH 2 Elektronika eta Ingeniaritza Tekniko Elektronikoa).
Eskuz idatzi eta/edo egiaztagiriak bidali, berariaz eskatzen badizute soilik.
Erabili esaldi laburrak eta saihestu aditzak: hobe estilo inpertsonala bada (Euskara, ama-hizkuntza, LH 2 Administraria, Irun 1998).
Argazki bat bidali behar baduzu, saia zaitez kalitatezkoa eta, batez ere, gustuko duzun bat izaten.
Ez aipatu soldata gisa jaso nahi duzuna. Eskatzen badizute, “X eurotik gora” aipa dezakezu, eta, ondoren, elkarrizketan negoziatzeko aukera izango duzu.
Zure lanean zentzuzkoa eta originala izan behar baduzu, zure curriculumean erakutsi.
Lanposturik eskaini ez duen enpresa baterako kandidatura aurkeztu baduzu, zure CVari data jarri.
Curriculum-eredu desberdinak erabiltzen badituzu, kontrolatu zer curriculum bidaltzen duzun eskaintza eta/edo enpresa bakoitzera, ez dadila izan okerreko CVarekin joatea elkarrizketa batera.
BESTE CURRICULUM EREDU BATZUK
Modelocurriculum.net Beste eredu batzuk
Ejemplos Ingeleraz
Europako CVa EUROPASS
Atzerrian lana bilatzeko edo lan-esperientzia bat egiteko asmoa baduzu, oso garrantzitsua izango da zure curriculuma eredu estandar honen bidez aurkezteko aukera izatea. Horrela, gaitasun eta trebetasun pertsonalak erraz ulertzeko moduan aurkezten lagunduko dizu, baita Europar Batasun osotik profesionalki lekualdatzen ere.
Europass CVak 2002an sortutako Europako CVa ordezkatzen du.
INSTRUKZIOAK | EREDUA Deskargatu | ADIBIDEA
Bete orain zure CV Europass