TECH IRUN – 2024KO UDA
Tailer bakoitzean 10 kideko bi talde osatuko dira: bat 8 eta 10 urte arteko neska-mutilekin (2015ean, 2014an eta 2013an jaiotakoak) eta beste bat 11 eta 13 urte artekoekin (2012an, 2011n eta 2010ean jaiotakoak).
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Udalean kontsultatuko da ofizioz parte-hartzaileen erroldatzea.
EDUKIAK PARTE-HARTZAILEEN ADINAREN ARABERA EGOKITUKO DIRA.
PLANETA ZEPHYRIA: IRUDIMENAK ETA ZIENTZIAK BAT EGITEN DUTEN ABENTURA. Uztailaren 2tik 5era arteko astea:
Ongi etorri Zephyria planeta sinestezinera! Planeta hau oihan biziz eta koloretsuz estalita dago, animalia exotiko eta misteriotsuz beteta. Ostadarra bezalako hegal distiratsuak dituzten hegaztietatik hasi eta ederki kamuflatzen diren izaki belarjale handietaraino, Zephyria sorpresaz beteriko lekua da. Hemen, Zephyrians, espezie super aurreratua, naturarekin harmonian bizi dira, teknologia eko-lagunkoia erabiliz.
Bertan, parte-hartzaileek Zephyría planetaren oihan oparoa arakatuko dute, bioaniztasuna ikertzeko eta kontserbatzeko robot eko-lagunkoiak eraikiz eta programatuz. Diseinu eta errealitate birtualeko plataformak erabiliko dira natura errespetatzen duten munduak sortzeko.
Tailerrean hainbat gai landuko dira, hala nola Roboten Diseinua, Muntaia eta Programazioa, Objektuen Diseinua eta Animazioa eta Errealitate Birtualerako Bideojokoen Sorkuntza. Edukina parte-hartzaileen adinetara egokituta egongo da.
(TI01/024) ZEPHYRIA PLANETA: OIHANEAN ABENTURA_ uztailaren 2ko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoak)
(TI02/024) ZEPHYRIA PLANETA: OIHANEAN ABENTURA _uztailaren 2ko astea_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
(2013, 2012 eta 2011 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak:
Uztailaren 2tik 5era bitartean,
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
———————————————————————————————————–
URPEKO ABENTURAK AQUATERRA:_
Uztailaren 8tik 12ra
Aquaterra ozeano zabalez estalitako planeta bat da, uharte tropikalak eta koralezko arrezife koloretsuak dituena. Hemen, itsas bizitza izugarri anitza da, iluntasunean dir-dir egiten duten arrainekin, forma arraroko olagarroekin eta zetazeo adimentsu itzelekin. Aquariansak, izaki humanoide anfibioak, itsaspeko hiri harrigarrietan bizi dira, eta haien teknologia itsaspeko ingeniaritzan eta esplorazio ozeanikoan oinarritzen da. Parte-hartzaileak Aquaterrako ozeano zabaletan murgilduko dira, garraio iraunkorreko sistemak eta urpeko robotak diseinatuz eta eraikiz. Itsas kontserbazioa eta ingurumen-inpakturik gabeko miaketa sustatuko dira, itsas agertokiak errealitate birtualean sortuz.
Tailerrean hainbat gai landuko dira, hala nola Roboten Diseinua, Muntaia eta Programazioa, Objektuen Diseinua eta Animazioa eta Errealitate Birtualerako Bideojokoen Sorkuntza parte-hartzaileen adinetara egokituta.
(TI03/024) AQUATERRA PLANETA: URPEKO ABENTURAK Uztailaren 8ko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoak)
(TI04/024) AQUATERRA PLANETA: URPEKO ABENTURAK Uztailaren 8ko astea_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
(2013, 2012 eta 2011 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak:
2024ko uztailaren 8tik 12ra bitartean.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
———————————————————————————
ABENTURAK SUMENDI PAISAIETAN_
Uztailaren 15etik 19ra
IGNIS planeta. Planeta bolkaniko bat, laba ibaiak eta suzko mendiak nagusi diren paisaiak dituena. Ignisen, animalia-espezieek eboluzionatu egin dute tenperatura altuei eta jarduera bolkaniko etengabeari aurre egiteko, muturreko inguruneetan bizitzera egokitutako izakiekin. Ignisen teknologia ingeniaritza termikoan eta baliabide geotermikoen erauzketan oinarritzen da. Ignarians espezie nagusia izaki humanoideak dira, suarekiko erresistentea den azala dute eta indarra eta kemena balioesten dituen gizartea.
Parte-hartzaileek Ignisen lurreko ekosistemak aztertuko dituzte, energiari eta biodibertsitateari buruz ikasiz. Ikerketa ekologikoko tresnak eta estazioak diseinatuko dira, errealitate birtualeko bideojokoen iraunkortasuna sustatuz.
Tailerrean hainbat gai landuko dira, hala nola Roboten Diseinua, Muntaia eta Programazioa, Objektuen Diseinua eta Animazioa eta Errealitate Birtualerako Bideojokoen Sorkuntza parte-hartzaileen adinetara egokituta.
(TI05/024) ABENTURAK SUMENDI PAISAIETAN Uztailaren 15eko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoak)
(TI06/024) ABENTURAK SUMENDI PAISAIETAN Uztailaren 15eko astea_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
(2013, 2012 eta 2011 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak:
Uztailaren 15etik 19ra bitartean
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
————————————————————————————————————————————
ETORKIZUNEKO HIRIA TAILERRA
Abuztuaren 26tik abuztuaren 30era
Kristalezko oihanez eta hiri flotatzailez osatutako planeta bat da. Animalia-espezieak hegaztiak dira nagusiki, kolore distiratsuko txori erraldoiak eta mota guztietako izaki hegodunak. Alcyonen teknologia energiaren manipulazioan eta lebitazioan oinarritzen da, planetako baliabide naturalak aprobetxatzen dituzten teknologiekin. Espezie nagusia, Alcyonians, erdi gizaki erdi hegaztia dira, hegal zeharrargiak dituzte, zeruetan zehar libreki hegan egiteko aukera ematen dietenak, goiko gizarte bat eraikiz.
Parte-hartzaileek eraikin adimendunak eta iraunkorrak eraikiko dituzte, robotikan eta teknologia jasangarrian oinarrituta. Robot aurreratuak eta hiri-elementuak eraikiko dira teknologia berdeekin, eta jasangarritasuna sustatzen duten errealitate birtualeko munduetan integratuko dira. Halaber, droneak programatuko dira eraikitako eraikinen inguruko misioak betetzeko eta hegazti hegalariak saihesteko. Hegaldi-modu egonkorrak ezarriko dira, bideoak grabatzeko eta kalitatezko irudiak hartzeko.
Tailerrean hainbat gai landuko dira, hala nola Roboten Diseinua, Muntaia eta Programazioa, Objektuen Diseinua eta Animazioa eta Errealitate Birtualerako Bideojokoen Sorkuntza parte-hartzaileen adinetara egokituta.
(TI07/024) ALCYON: ETORKIZUNEKO HIRIA
abuztuaren 26ko astea_8-10 urte
(IZEN EMATEAK 8-10 urte bitarteko haurrentzat)
(2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoak)
(TI08/024) ALCYON: ETORKIZUNEKO HIRIA
_ abuztuaren 26ko astea_11-13 urte
(IZEN EMATEAK 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat)
(2013, 2012 eta 2011 urteetan jaiotakoak)
Egiteko egunak:
2024ko abuztuaren 26tik abuztuaren 30era bitartean.
Egiteko lekua:
IRUNFACTORY – José Antonio Loidi Bizcarrondo kalea 8. Irun
Ordutegia:
09:30 – 13:30
Izena emateko modua eta epea:
www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez, ekainaren 10era arte.
Irunen erroldatutako umeek izango dute lehentasuna. Irungo Udalari ofizioz kontsultatuko zaio erroldatze-egoera.
Tokia mugatua da, gehienez, 10 parte-hartzaile.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago baldin badago, parte-hartzaileak ausazko zozketa bidez hautatuko dira, grabatua izango dena, Excell aplikazioa erabiliz.
Horrela, zenbaki natural bat lortuko da, eta hortik aurrera, izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak, harik eta nesken plazen % 50 esleitu arte.
Zozketa egin ondren, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman dutenekin, plaza esleitu zaiela jakinarazteko.
Informazio gehiagorako:
BIDASOA BIZIRIK. Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamentua
Tfno.: 943 50 96 00 (9.00etatik 14.00tara)