Bidasoa bizirik eta Kolore Kolorek tokiko artisautza sustatzen dute Irungo Turismo Bulegoan
Irungo Turismo bulegoak gune berria du bertako artistek beren lana ezagutarazteko eta sortzen dituzten artisau produktuak erakusteko. Ekimen hau Kolore Kolore elkartearekin lortutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da; barnean, hainbat diziplinetako 17 artista daudelarik.Ikusgai dauden objektuak maiz berrituko dira, erakusketa aldakorra izan dadin.
Eskualdeko sormen- eta artisautza-jarduera garatzea, turismoa bultzatzearekin batera, Irun eta Hondarribiko udalek Bidasoa biziriken bidez sustatzen duten helburuetako bat da. Proiektu hau bisitariek eta turistek produktuen benetakotasuna eta balio artistikoa ezagutu dezaten aukera bikaina eskainiko du.
Kolore Kolore antzeko interesak edo kezkak dituzten artisau eta artisten jarduera bateratzeko sortu den elkartea da. Gehienbat emakumeez osatutako taldea da, artisautzari eta bertako produktuari balioa eman nahi diote, baita beren lana hainbat ikuspegitatik ezagutarazi ere. Bere helburuen artean, artisautza sustatzea eta zabaltzea, artisau-produktuaren kalitatea areagotzea, lankidetza sustatzea eta bere produktuak merkaturatzeko bideak irekitzea nabarmentzen dira.
Miguel Angel Paez Bidasoa biziko presidenteak bere poztasuna adierazi du “eskualdean garapen ekonomikoa eta turistikoa sustatzeko gure misioan ekimen garrantzitsua da. Kolore Kolorerekin daukagun lankidetza urrats esanguratsua da gure eskualdeko nortasun kulturala indartzeko eta tokiko artisautzarekiko estimua sustatzeko”.
Maria Serranok, Bidasoa biziko lehendakariordeak, alderdi kulturala ere azpimarratu du, “artisautza balio kulturala eta gure tradizio eta trebetasunen adierazpen paregabea da. Funtsezkoa da artisauen jarduerak babestea eta sustatzea, beren sorkuntzak erakusteko gune egokiak eskainiz”.
Marina Vallet de Montanok, elkartearen bultzatzaileetako bat eta Belitzen sortzailearen iritziz, “ikusgarritasuna emateaz gain, artisautza-lanari eta pieza bakarrei balioa ematen lagunduko duela uste dut. Pertsonalki ilusio handia egiten dit bizilagunek eta turistek nire obra ikusteko aukera izatea. Bestalde, Oliva Faundez, Olifer markako zeramikagilearen arabera, “benetako luxua da Irungo erdigunean nire lana erakusteko espazio bat izatea, inguruko pertsonei eta bisitariei erakusteko aukera ematen du”.
Une honetan, Turismo Bulegoan ikusgai dauden produktuak ondorengo artisau-enpresenak dira: Seremos Tierra Alma (makramea eta bitxiak), Olifer (zeramika) eta Belitz (zianotipiak, XIX. mendeko argazki-prozesua). Aste batzuen buruan, elkarteko beste produktu batzuk izango dira bertan.