Bidasoa activa sozietate anonimoa da, eta, funtsean, Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuetan eta uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legean xedatutakoak eraentzen du, hargatik eragotzi gabe dagokion sektoreko administrazio-araudia aplikatzea.
Kontratazioari dagokionez, Bidasoa bizirik-i SPKL aplikatu behar zaio (9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa), 3.1 h) artikuluan xedatutakoren arabera, botere esleitzailearen izaerarekin, eta ez administrazio publikoarenarekin, SPKLren 3.3 d) artikuluaren arabera. Sozietateak Irungo eta Hondarribiko Udalen bitarteko propio pertsonifikatuaren izaera du, bere estatutuen 2 b) artikuluan xedatutakoren arabera, SPKLren 32. artikuluan araututakoaren ondoreetarako.
Bidasoa bizirik Administrazio Publikoaren izaera ez duen botere esleitzailea denez, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen III. liburuko I. tituluan xedatutakoa aplikatu behar zaio.
SPKLren 26.3 artikuluan xedatutakorekin bat etorrita, entitateak sinatzen dituen kontratuak kontratu pribatuak dira, eta SPKLren hirugarren liburuko I. tituluan xedatutakoa aplikatu behar zaie prestatzeari eta esleitzeari lotutako kontuetan; zuzenbide pribatua, ondoreei eta suntsiarazteari lotutakoetan; eta SPKLren 319. artikuluaren lehen paragrafoak aipatutako arauak, gai hauei dagokienez: ingurumena, gai sozialak, laneko gaiak, exekuzioko baldintza bereziak, kontratazio-teknikaren arrazionalizazioa. Horrez gainera, SKPLren 319. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da kontratua suntsiarazi behar denean prestazioa ezin delako eman hasieran itundutako baldintzetan, ezin denean kontratua aldatu 204. eta 205. artikuluen arabera.