Bidasoa bizirik-ek Makers mugimendua bultzatzen jarraitzen du, eta abenduaren 18an ‘MAKER BIDASOA Topaketa’ egingo du
Irun Factoryn izango da hitzordua, 11:00etan. Bi ordu iraungo du, eta erakusketak, erronkak eta hitzaldiak izango dira.
Makers-i eta ‘Do It Yourself’-en zale diren sortzaileei zuzendutako ekitaldia da, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.
Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, ‘MAKER BIDASOA Topaketa’ antolatu dute datorren abenduaren 18an, Irun Factoryn. 2019an izan zen ‘BIDASOA MAKER DAY’ren formatu murriztu bat da, gaurko egoerari egokitutakoa.
Makers-i eta ‘Do It Yourself’-en zale diren sortzaileei zuzendutako ekitaldi hau goizeko 11:00etan hasiko da eta 2 orduko iraupena izango du. Denbora horretan, 3D inprimagailuak, joko-demoak eta simulagailuak, errealitate areagotuko liburuak eta abar bilduko dituen erakusketa batetaz gozatu ahal izango dute parte-hartzaileek. Makersek eta eskualdeko pertsona sortzaileek egindako lanen lagin txiki bat ere izango da, eta “Do it yourself” edo “egizu zuk zeuk” lanaren bidez eta irudimen eta sormen pixka batekin ere noraino irits daitekeen erakutsiko dute. Hala, 3Dko irudiak, etxeko eskanerrak, apaingarri txikiak (lorontziak, gadget-ak, etab.) ikusiko ditugu.
Bideo-jokoetan eta liburuetan erabiltzen diren teknologia berrien (errealitate areagotua eta errealitate birtuala) laginak ere izango dira jardunaldian.
Bestalde, Makersek eta ‘Do It Yourself’-en zale diren pertsona sortzaileek ere beren buru-argitasuna eta sormena erakutsi ahal izango dute, eta, horretarako, hainbat gairen inguruko erronkak ebatzi ahal izango dituzte. Adibidez, gadget bat diseinatzea, hanka hautsi bat duten altzariak konpontzeko, mugikortasun murriztua duten pertsonei bizitza erraztuko dieten tresna txikiak, edo errealitate birtualaren teknologiarekin edo errealitate areagotuarekin gizarte-edukiko zer esperientzia garatuko luketen.
Hitzaldiekin amaituko da topaketa, sormena lanbide bihurtu duten profesionalen eskutik. Adibidez, Ángel Alonsok azalduko du zer fasetan dagoen gaur egun 3Dko diseinu errealista duen “Realistic Comic-Style Character Designer” proiektua; EducaRealityko Sara Sánchezek, berriz, errealitate areagotuaren etorkizuna norantz doan erakutsiko du.
Topaketaren programa osoa www.bidasoa-activa.com helbidean kontsulta daiteke.
2019an hasitako lanari berriro ekitea
“Jardunaldi honekin jarraipena eman nahi diegu sorkuntza eta Maker mugimendua ikusgarri egiteko ekintzei, Bidasoa bizirik-en pandemia baino lehen egiten genuen bezala. Gainera, makerren arteko topagune bat sortzeko modu bat da, beren proiektuen berri emateko eta proiektu berrietan kolaboratzeko”, azaldu du Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak.
Ildo beretik, María Serranok, Garapen Agentziako presidenteordeak, “Do It Yourself’ delakoaren zale diren makerrak eta sortzaileak animatu nahi ditu ekitaldi honetan parte hartzera, gauza oso interesgarriak aurki baititzakete”.
Bestalde, Educa Reality-ko Sara Sánchezek prentsaurrekoan nabarmendu duenez, “sortzen ari diren teknologia berriak, hala nola errealitate areagotua eta errealitate birtuala, hurbildu nahi dizkiegu Makerrei, teknologia horiekin planteatuko dizkiegun erronken bidez. Erronka horiek osagai soziala izango dute gainera”.
Gainera, Caser Betharrameko Iñaki Peñak, topaketan parte hartuko duen erakundeak, azaldu duenez, “erronka funtzionalak eta egungo inguruabarretara egokitutakoak” proposatuko dizkietela makerrei, “zentroan ditugun beharrak asetzeko, ez bakarrik mugikortasunari dagokionez, baita langileei laguntzeko ere”.
Ekitaldira joan nahi duten makerrek jardunaldia baino lehen eman behar dute izena Bidasoa bizirik-en web orrian, 943509600 telefonora deituta edo ekintzailetza@bidasoa-activa.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita, jardunaldiaren egunean zein erronkatan parte hartu nahiko luketen adieraziz. Gehienez ere 50 lagun sartuko dira.
¿Dónde?
Lugar: C/Hendaia, 8, Palacio Ducoureau, en Irun
Tel: 943 50 96 00
Más información
Dpto. de Emprendimiento y Nueva Actividad
Tel: 943 50 96 00