Bidasoa bizirikek Irun eta Hondarribiko Zerbitzu Aurreratuen Enpresa Katalogoaren hirugarren edizioa argitaratu du
- Helburua da eskualdeko enpresen eskura tresna berri bat jartzea, zerbitzu aurreratuen enpresen ezaugarriak eta zerbitzuak sustatzeko eta zabaltzeko.
- Argitalpenak 42 enpresari buruzko informazioa biltzen du.
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Irun eta Hondarribiko Zerbitzu Aurreratuen Enpresa Katalogoaren hirugarren edizioa argitaratu dute. Eskualdeko industria-sareari buruzko informazio espezifikoa biltzen duen lana da, eta barne hartutako enpresa bakoitzaren ezaugarrietan sakontzen du.
«Eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta eraldaketa digitala bultzatzeko, Bidasoa biziriketik lan espezifiko bat egin dugu industria-sarearekin, zehazki, industria-sektoreari berari zuzendutako zerbitzu-enpresa aurreratuekin, Irunen eta Hondarribian dagoen eskaintzaren ezaugarrietan sakontzeko», adierazi du Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirikeko presidenteak.
42 enpresei buruzko informazioa
Lan horren ondorioz, Irun eta Hondarribiko Zerbitzu Aurreratuen Enpresa Katalogoaren hirugarren edizioa egin da, eta 42 hornitzaile bildu dira guztira. Azpimarratzekoa da enpresa horietako asko Arretxe Ugalderen Bidasoa biziriken Enpresa Zentroan daudela. Honako sektore hauetan jarduten dute enpresek:
- 3D inprimaketarekin lotutako jarduerak.
- Metrologia, segurtasuna, neurketa eta saiakuntza teknikoak.
- Elektronika eta Telekomunikazioak.
- Eraginkortasun energetikoa.
- Industria-hondakinen balorazioa.
- Prozesuak automatizatzeko, produktuaren, ekipoen eta soluzio adimendunen sorkuntza, diseinua.
- Informatikarekin lotutako jarduerak.
«Helburu nagusia eskualdeko enpresen arteko merkataritza-harremanak sustatzea da, eta zerbitzu aurreratuen hornitzaileek eskaintzen dituzten ezaugarriak eta zerbitzuak sustatzeko eta zabaltzeko tresna berri bat jartzea», gaineratu du Paezek.
Katalogo oso bat, bakoitzak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazio zehatzarekin, bai eta zein bezero motarentzat lan egiten duten eta harremanetarako datuak ere. «Bidasoa biziriketik eskerrak eman nahi dizkiegu katalogo hau egiteko eskatu zitzaizkien datuak eskuzabaltasunez eman dituzten enpresa guztiei», adierazi du Maria Serranok, Bidasoa bizirikeko presidenteordeak.
«Zerbitzu Aurreratuen enpresentzat aberasgarria da katalogo honen moduko ekimenetan parte hartzea, industrian ezagutzera ematen laguntzen digute.» bat datoz Eneko Navarro -Bigumetrik S.L.- eta Fernando Fernandez -Lautik IT Solutions S.L.-, eta «bidasoaldean sektoreko beste enpresa batzuek zer egiten duten jakiteko aukera ere badela» gaineratu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera finantzatutako argitalpena da, Gipuzkoa Digitala programaren barruan.