Bidasoan ekiteko bekak 2021 (2.deialdia)
Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak 2021” programa jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa honen bidez, ekimen ekintzaile berritzaileari ekiteko eta hari laguntzeko motibazioak indartu nahi dira, ekintzailetzaren eta gizarte-berrikuntzaren negozio-ideia eta garapena definitzeko prozesuan, gizarte-ekintzailetza eta ekonomia zirkularrerako trantsizioa bultzatuz.
Zer da?
Beka-programa bat da, eta hileko zenbateko ekonomikoaz gainera, Bidasoa bizirikeko coworking gunean postu bat ere ematen da kosturik gabe, wifi sarera libre sartzeko eta bilera-aretoa erabiltzeko aukerarekin eta, halaber, laguntza teknikoa jasotzeko eta ekintzailetzaren ekosisteman sartzeko aukerarekin.
Zer onura dakartza?
- Emandako bekaren zenbateko ekonomikoa.
- Toki bat dohainik erabiltzea ingurune kolaboratibo eta berritzaile ireki batean lan egiteko, teknologia berriekin ekipatutako bilera-aretoak, prestakuntza-aretoak eta abar ere erabiltzeko aukerarekin.
- Ekintzailetzan eta enpresak sortzen eta administrazio-zerbitzuan espezialistak diren teknikarien laguntza iraunkorra jasotzeko aukera.
- Ekintzailetzako ekosisteman sartzeko aukera.
Betekizunak
- Adinez nagusia izan behar da.
- Irunen/Hondarribian erroldatuta egotea.
- Konpromisoa hartzea Irunen edo Hondarribian enpresa bat sortzeko ekimen bat garatzeko.
- EJZn alta emanda ez egotea.
- Azken 3 urteetan bekaren onuraduna ez izana.
- Zerga-obligazioetan egunean egotea Irungo eta Hondarribiko udalekin.
Bekaren zenbatekoa eta iraunaldia
- Zenbateko maximoa pertsona onuradun bakoitzeko: 1.950 euro.
- Zenbateko maximoa hilean: 325 euro.
Norentzat da?
- Ekiteko nahia duten, negozio bat abian jartzeko ekimen berritzaile bat esploratu nahi duten pertsonentzat.
Hautatze-prozesua
- Aurreproiektua/Proiektua
- Ekintzailetza-konpromisoaren dokumentua: Lan-programaren proposamena (eskatutako tutoretza, jarduerak, helburuak eta aurreikusitako egutegia)
- Norgehiagoka (balorazio-mahaia)
Eskaera-epea
Eskaerak egiteko bi epe izango ditu deialdi honek:
- Lehenengo epea deialdia irekitzen denean hasiko da, eta 2021eko apirilaren 30ean amaituko da.
- Bigarren epea maiatzaren 1ean hasiko da, eta 2021eko irailaren 30ean amaituko da, bigarren epea irekitzen baldin bada.
Informazio gehiago
Tag:beka, ekintzailetza