Bida-LAN proiektuaren bigarren edizioak arlo berrietan prestakuntza eskainiko du kolektibo zaurgarrien enplegagarritasuna hobetzeko
- Proiektua Irungo La Salle eta Mendibil Elkarte Pedagogikoarekin elkarlanean garatuko da.
- Lau jardueratan garatuko den proiektuan 120 pertsona inguruk parte hartuko dutela kalkulatzen da.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, bigarren urtez jarraian, Bida-LAN proiektua jarri dute abian. Proiektua Irun Ekintzango Kualifikazio eta Lan Munduratze Mahaiko eskualdeko erakundeen arteko lankidetzatik sortu da, Garapen Agentziak berak, Irungo La Sallek eta Mendibil Elkarte Pedagogikoak osatua.
Proiektuaren helburua da eskualdeko kolektibo zaurgarrien enplegu aukerak hobetzea. Gainera, eskualdean garatzen ari den maila anitzeko gobernantza-eredu irekian eta lankidetzakoan oinarritzen da. Azkenik, lurraldeko ekonomiarekin, prestakuntzarekin eta enpleguarekin zerikusia duten eragileen parte-hartzean oinarritzen da.
“Bidasoa eskualdeak erronka handia du enpleguarekin, are gehiago gaur egun, osasun-alarmak eragindako egoera dela eta. Eta erronka handi horren barruan arazo larriagoa dago: zaurgarriak diren eta, beraz, lana eskuratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonak lan-merkatuan sartzea. Bidasoa bizirik-ek urteak daramatza pertsona horiei lana bilatzen laguntzeko lanean, lan-merkatuan sartzeko zailtasuank dituzten pertsonei zuzendutako prestakuntza, laguntza eta programen bidez”, esan du Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak.
Ildo beretik, María Serrano Garapen Agentziako lehendakariordeak adierazi du Bida-LAN pentsatuta dagoela “lan-merkatutik urrunen dauden edo sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat, adibidez, kualifikaziorik gabeko gazteak, 45 urtetik gorakoak edo iraupen luzeko langabeak, laguntza ekonomikoak jasotzen dituztenak, etab. Aurreikuspenen arabera, 120 pertsonak hartuko dute parte enplegu-ekosistemaren sorkuntzan eta ibilbide pertsonalizatuen garapenean, hau da, lehen edizioan baino bi aldiz gehiago”.
Bida-Lan lau jarduketatan garatuko da
Lau jarduketatan zehazten da Bida-LAN. Batetik, ibilbide profesionalak garatzeko lehen prozesu pertsonalizatua, malgua eta moldakorra, pertsonen ezaugarri eta inguruabarrekin bat datozen ibilbideak diseinatu ahal izateko.
Bigarren jarduera aktibazio eta produktibitate pertsonaleko prozesu bati dagokio, non parte-hartzaile bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta digitalak garatuko ditu.
Hirugarren jarduera urriaren 14an hasiko da, eta honako arlo hauetan emango du prestakuntza: oinarrizko ostatu-teknikak, eraikuntzako laneko arriskuen prebentzioa, bizikleta-mekanika, arrandegiko arreta eta salmenta eta 1.mailako profesionaltasun-ziurtagiria kargak manipulatzeko eta ehungintzako eta larrugintzako konponketak eta egokitzapenak egiteko.
Azkenik, lan-merkatuarekin lotzeko fase bat egongo da, non enpresako prestakuntza-prozesuak eta enplegu-azokak antolatuko diren.
Lehen bi jarduerak Bidasoa bizirik-eko egoitzetan egingo dira eta, prestakuntza-fasean, Irungo La Salle eta Mendibil Elkarte Pedagogikoak elkarlanean arituko dira.
Nabarmendu behar da, azkenkin, Bida-LAN 2021 proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen Departamentuak diruz laguntzen duela, Elkar-ekin Lanean “enplegua sustatzeko eta laneratzeko” laguntzak emateko 2021ko ekitaldiko deialdiaren bidez.
Informazio gehiago nahi duenak Bidasoa bizirik-era deitu (943 509625) edo elespazio@bidasoa-activa.com helbidera email bat bidal dezake.