Bidasoa bizirik-ek, SPRIrekin lankidetzan, aholkularitza teknologikoko saioak antolatzen ditu Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (EIKT), pertsona autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei beren negozioak teknologien bidez berrabiarazten laguntzeko eta aldaketetara egokitzeko, bezero konektatuagoekin eta zerbitzu berrietarako aukerekin. Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, parte hartzen duten pertsonen eta mikroenpresen behar berezietara egokitua.
Eraldaketa Digitaleko ibilbide horretan, parte hartzen duten pertsona ekintzaile eta mikroenpresek banakako aholkularitza eskatu ahal izango dute eskuratutako gaitasunak sakondu edo finkatzeko.
Osasun eta Ongizate arloetara zuzendutako ibilbidea da.
Saioak gure bulegoetan egiten dira (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea, 8-IRUN), 10:00etatik 13:00etara, gai hauekin:
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Artatu zure bezeroak/pazienteak denbora galdu gabe (urtarrilak 27)
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Sortu eta hurbildu zure marka eta irudi digitala bezeroarengana/Egin ezazu paziente berriek aurki zaitzaten zu bezalako profesionalak bilatzen dituztenean (otsailak 10)
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Arindu zure negozioaren/kontsultaren kudeaketa eta aurreztu denbora (otsailak 24)
Teknologiarekin dituzun zalantzak zure instalazioetan argituko dituen teknikari batekin indartutako zerbitzua
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Emprendizaje
- Kodea INP02/025
- Hasiera data 10/02/2025
- Amaiera data 10/02/2025
- Iraupena De 10:00 a 13:00
- Lekua Bidasoa activa. C/Hendaia, 8. CP 20301 IRUN
Sortu eta hurbildu zure marka eta irudi digitala bezeroarengana/Egin ezazu paziente berriek aurki zaitzaten zu bezalako profesionalak bilatzen dituztenean
- Izan ezazu ondo kokatutako web orri bat, bezeroak zu lehiakideak baino lehenago aurkitzeko eta zure zerbitzuak erakusteko
- Izan ezazu laguntzaile birtual bat zure webgunean, oinarrizko galderei erantzun diezazun.
- Dinamizatu zure gizarte-baliabideak kanpainen bidez erakartzeko, eskaintzak, lehiaketak,… Bezeroak erakarri eta fidelizatu.
- Ikasi ChatGPT eta Copilot erabiltzen, marketineko zure aliatuak.
- Atera iezaiezu etekin handiena QR kodeei eta editore grafikoei zure negozioa hurbiltzeko.
- Eskeini itzazu online kontsultak doako plataformen bidez.