Bidasoa bizirik-ek, SPRIrekin lankidetzan, aholkularitza teknologikoko saioak antolatzen ditu Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologietan (EIKT), pertsona autonomoei, ekintzaileei eta mikroenpresei beren negozioak teknologien bidez berrabiarazten laguntzeko eta aldaketetara egokitzeko, bezero konektatuagoekin eta zerbitzu berrietarako aukerekin. Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, parte hartzen duten pertsonen eta mikroenpresen behar berezietara egokitua.
Eraldaketa Digitaleko ibilbide horretan, parte hartzen duten pertsona ekintzaile eta mikroenpresek banakako aholkularitza eskatu ahal izango dute eskuratutako gaitasunak sakondu edo finkatzeko.
Osasun eta Ongizate arloetara zuzendutako ibilbidea da.
Saioak gure bulegoetan egiten dira (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea, 8-IRUN), 10:00etatik 13:00etara, gai hauekin:
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Artatu zure bezeroak/pazienteak denbora galdu gabe (urtarrilak 27)
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Sortu eta hurbildu zure marka eta irudi digitala bezeroarengana/Egin ezazu paziente berriek aurki zaitzaten zu bezalako profesionalak bilatzen dituztenean (otsailak 10)
- DIGITALIZATU ZURE ENPRESA 3 URRATSETAN_Arindu zure negozioaren/kontsultaren kudeaketa eta aurreztu denbora
(otsailak 24)
Teknologiarekin dituzun zalantzak zure instalazioetan argituko dituen teknikari batekin indartutako zerbitzua
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
- Jarduketa eremuak Emprendizaje
- Kodea INP03/025
- Hasiera data 24/02/2025
- Amaiera data 24/02/2025
- Iraupena De 10:00 a 13:00
- Lekua Bidasoa activa. C/Hendaia, 8. CP 20301 IRUN
Arindu zure negozioaren/kontsultaren kudeaketa, eta aurreztu denbora
- Apuntatu eta sartu zure hitzorduetara/entregetara, kontaktuetara, eskaeretara, fakturetara, bezeroen eta hornitzaileen datuetara… mugikorretik eta modu seguruan zauden tokian zaudela.
- Sailkatu bezeroak eta jarraitu mugikorretik emandako zerbitzuak.
- Ezagutu egutegien egoera, lan-txandak…, zauden tokian zaudela.
- Kudeatu zure laster-markak/gogokoenak… aurreztu klikak.
- Erabili ahots-komandoak, aldi berean hainbat gauza egin ahal izateko (Siri/OK Google).
- Automatizatu ezazu posta elektronikoa lan guztia ordenatuta eta programatuta izateko.
- Sortu galdera-sorta bat diagnostiko baten erantzunen aurrean kontsulta arintzeko.