First Pitch
Liluratzen duten kontaketak
Enpresen eta ekimenen aurkezpenak KREA Bidasoaren esparruan sortu ziren 2012an, eskualdeko enpresek eta pertsona ekintzaileek beren proiektuak eta lanak jendaurrean aurkezteko aukera izan zezaten formatu erraz, azkar eta oso bisualean. Mota guztietako proiektuak aurkezteko erabiltzen da formatu hau: sortu berri diren enpresak, herritarren ekimen berriak, bidaia inspiratzaileak, kezkak edo hausnarketak, sukaldaritzako errezetak, etab. Ez dago adin mugarik, ezta hitz egiteko eduki zehatzik ere, partekatzeko zerbait duen orok, inspiratzeko eta hunkitzeko moduko zerbaitek, lekua dauka KREA Bidasoan.
Ekimen informala da, dibertigarria, ideiak eta gogoetak partekatzeko sortzaileen biltokia. Beren lana jendaurrean erakutsi nahi duten baina komunikabide masiboetarako sarbiderik ez duten gazteentzako aukera da, irakatsi beharreko obra duten baina galeria bat betetzeko nahikoa ez den artistentzako aukera. Azken finean, plataforma ezin hobea bere lana erakusteko eta publikoarekin partekatzeko.
Formatuak ideia sinple bat du oinarrian: 20 irudi x 20 segundu.
Parte-hartzaile bakoitzak 20 irudi proposatzen ditu, bakoitza 20 segundoz proiektatzen da eta horien gainean bere aurkezpena egiten du.
Formatu honi esker, aurkezpen erakargarri, zehatz eta normalean, dibertigarriak egiten ahal dira.
Aurkezpenetarako zenbait ideia
Enpresa sortu berri bat aurkeztea, enpresa baten ibilbidea eta egindako lanak aurkeztea, norberak sortutako artelanak aurkeztea, laguntza behar duen herritar-ekimen bat aurkeztea, beste sormen-enpresa batzuentzat baliagarriak izan daitezkeen esperientziak edo hausnarketak aurkeztea, etab.
Modu positiboan baloratuko dira proiektu edo ikuspegi sortzaile, berritzaile edo harrigarri bat planteatzen duten proposamenak.
Parte hartu nahi baduzu
Bidasoa bizirikekin harremanetan jarri:
- Tel.: 943 50 96 00 // 50 95 84 ekintzailetza@bidasoa-activa.com.
- Epemuga: otsailak 21 (14:00ak arte).
Honako datu hauek bidaliz:
- Kontaktu izena:
- E-maila eta telefonoa:
- Proiektuaren izena:
- Proiektuaren deskribapen laburra eta ikuspuntua:
- Aurkezpenaren hizkuntza:
Informazioa jeitsi! (pdf )
Otsailaren 23an jakinaraziko dugu zeintzuk diren KREA 2022an aurkeztu ahal izango diren proiektuak. Hautatutako pertsonei argibideak emango zaizkie 20 irudiak bidaltzeko eta aurkezpenak prestatzeko.