Back

Banakako aholkularitzak

Digitala

Datuaren analisian lan eginez eraldaketa digitaleko prozesu bat hasi duen ETE bat bazara eta zure ekintza-plana gaian adituak direnekin kontrastatu nahi baduzu:
Eskatu zure hitzordua IeTeamekin

Informazioa eta laguntza eskatu behar baduzu zure enpresari teknologiatan trebatzeko aukera emango dioten laguntzak eskatzeko, hala nola adimen artifizialean, eraldaketa digitalean, pertsonen gaikuntza digitalean, zibersegurtasunean:
Eskatu zure hitzordua Inplantalariak-SPRIrekin

Estrategia

Gogoeta estrategikoko prozesu bat hasi duen ETE bat bazara eta zure ekintza-plana nola doan arloko adituekin kontrastatu nahi baduzu:
Eskatu zure hitzordua IKEIrekin

Zure negozioak sendotzeko laguntza behar badu, zure negoziorako aholkularitza estrategikoa eskainiko dizugu, negozioaren eredua indartuz eta balioa nola sortzen duen eta diru-sarrerak nola lortzen dituen ulertzen duzula ziurtatuz:
Eskatu zure hitzordua IeTeamekin

Deskarbonizazioa

Deskarbonizazio-prozesu bat hasi nahi baduzu, baina lehen urratsak nola egin ez badakizu, orientazioa eskaintzen dizugu:
Eskatu zure hitzordua ADOSekin Sostenibilidad y Clima

Berrikuntza

Ideia/proiektu berritzailea: zure enpresan ideia berritzaileren bat edo proiektu berritzaileren bat baduzu, prozesuan eta bideragarritasunaren azterketan lagunduko dizugu:
Eskatu zure hitzordua Bic Gipuzkoarekin

Ekonomia soziala

Kooperatiba bat sortzea pentsatzen ari bazara, aukera hori ebaluatzen lagunduko dizugu, eta aholkularitza eskainiko dizugu negozio-ereduan, kudeaketan eta finantzaketan:
Eskatu zure hitzordua Elkar-lan ekin

Eskatu banakako aholkularitzako hitzordua:

"*" indicates required fields