Back
oficina tecnica comercio logo

Bidasoa bizirik Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzatutako Merkataritzako Bulego Teknikoen Sareko kide da, eta, horrela, merkataritza-enpresaren lehiakortasuna hobetzeko zerbitzuak eta programak eskaintzen ditu Bidasoaldean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritzako Bulego Teknikoen Sarea:

  • EAEko merkataritza-enpresei laguntzeko aktibo nagusietako bat da, eta politika publikoak koordinatzeko eta kudeatzeko balio handiko lan-taldea da. Sektoreari lotutako jarduerak eraginkortasunez egiteko beharrezko aholkularitza eta trebetasuna ematen dute. Hori guztia, hurbiltasunetik eta merkataritzaren problematikaren ezagutzatik abiatuta.
  •  Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundutako zerbitzua da, eta honako helburu nagusi hauek ditu: merkataritza-sektoreko profesionaltasuna handitzea eta sektoreko jarduera ekonomikoa hobetzen lagunduko duten beharrezko baldintzak sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan.

Merkataritzako Bulego Teknikoen sare honen lanak askotariko arloak hartzen ditu:

  • Aholkularitza pertsonalizatua
  • Kalitate-prozesuen eta teknologia berrien sentsibilizazioa eta hedapena
  • Lankidetza horizontaleko prozesuak bultzatzea (hiri-inguruneetan)
  • Lankidetza bertikaleko prozesuak bultzatzea (banaketa-katean)
  • Enpresa-transmisioko eta ekintzailetzako prozesuen berrikuntzarekin, jarraipenarekin eta bultzadarekin lotutako prozesuen sentsibilizazioa eta hedapena
  • Ondarearekin, kulturarekin eta ingurumenarekin jasangarria den ekonomiarekin lotutako estrategiak garatzea
  • Hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea udalerri eta/edo eskualde mailan
  • Kontsumitzaileentzat balio erantsia sortzen duten ekintzak garatzea, xede-publikoaren fideltasuna lortzera bideratuak, eta abar.

Kontaktua:

Tel: 943509600

otc@bidasoa-activa.com