400 pertsona gerturatu ziren azken Enpleguaren Astera etorkizun profesional berri baten bila
- Industria-sektoreak presentzia handia izan du
- 47 enpresek parte hartu dute eta 450 enplegu baino gehiago eskaini dira
Profil profesional berrien bila dabiltzan eskualdeko eta mugaz gaindiko enpresek eta lana bilatzen ari diren 400 pertsona inguruk parte hartu dute Enpleguaren Astearen XXIX. edizioan. Goiz osoan zehar, interesdunek kontaktuak egin, elkarrizketak izan eta curriculumak banatzeko aukera izan zuten. Bertaratutakoek zein enpresek “talentua erakusteko aukera paregabetzat” jo dute ekimen hau; gainera, enplegu-aukerak eskaintzen ziren bitartean.
Enpleguaren Astea Irun eta Hondarribiko Udalek sustatzen duten ekimena da Bidasoa bizirik-en bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duena, BidaLAN 2022 gizarteratze-programaren bidez.
Hainbat sektoretako 47 enpresek, aldi baterako laneko enpresek, enplegu-zerbitzuek eta eskualdeko beste erakunde batzuek 450 lanpostu baino gehiago eskaini dituzte. Enpleguaren Aste honetan presentzia handiena izan duten sektoreak industria ( % 20), logistika eta garraioa ( % 15,9), ostalaritza ( % 14,5), merkataritza eta azalera handiak ( % 17,2) izan dira. Industria-enpresen parte-hartze handia izan da edizio honen ezaugarri nagusietako bat.
Enpresa parte-hartzaileen % 72k baieztatu dute azokan zehar elkarrizketatutako pertsonak kontratatzeko asmoa dutela. Edizio honetan, 400 pertsona baino gehiago hurbildu dira Ficobara enpresen proposamenak ezagutzera. Antzeko beste jardunaldi batzuetan egin ohi den bezala sarrera librea izan da, beraz, lana lortzeko CVarekin bertaratu eta enpresei aurkeztu besterik ez zen egin behar. Enpresa bakoitzak batez beste XX curriculum jaso eta XX elkarrizketa inguru egin ditu.
Euskadiko, Nafarroako eta Frantziako Enplegu Zerbitzu Publikoak bertan izan dira, beraien eskaintzak eta horiek eskuratzeko baldintzen berri ematen. Gainera, Bidez-Bide Elkarteak atzerriko tituluak homologatzeko prozesuari buruzko informazioa eskaini du, eta Adiskidetuak Elkarteak atzerritartasunari buruzko aholkularitza eman du, bai eta prestakuntza bidezko sustraitze-prozesu berriari buruzko informazioa ere.
Balantze oso positiboa
Miguel Angel Paez Bidasoa biziko presidentearen hitzetan, “Enpleguaren XXIX. Asteak arrakasta handia izan du gure eskualdearentzat, eta eragin nabarmena izan du lan-aukeren sorreran. Ekimen honek lana eskaintzen duten enpresak eta lan bila dabiltzan pertsonak biltzeko gaitasuna erakutsi du, gure inguruneko garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko beharrezko sinergia sustatuz. Oraingo honetan, gainera, nabarmendu behar dugu industria-sektoreko enpresen presentzia handia izan dela, edizio honetako lan-aukerak handitu baitituzte, beste enpleu-profil batzuk eskatuz”.
Bestalde, Bidasoa biziko lehendakariorde a den Maria Serranok azpimarratu du “ekimen honek agerian uzten du gure komunitatearen berdintasunarekiko eta aurrerabidearekiko konpromisoa; izan ere, gizarteratzea eta genero-berdintasuna sustatzea lortu dugu, pertsona guztiei kalitatezko enplegua lortzeko aukera eskainiz”.
Parte hartu duten enpresek ere ekimenaren balantze positiboa egin dute. Etxeko laguntza-zerbitzuak eskaintzen dituen Zenturia enpresako koordinatzailea den Nekaneren iritziz, “gure jarduera-eremuan lan egiteko prest dauden pertsonak aurkitu behar ditugu, eta jardunaldi honetan parte hartzea aukera ona iruditzen zitzaigun. Bertan ginen lehen aldia da eta curriculum interesgarri batzuk jaso ditugu”.
Bestalde, lan bila ari diren pertsonek ekimena “esperientzia aberasgarritzat” jo dute, hainbat enpresa eta lanpostu eskuratzeko aukera eman baitie, lan-etorkizun berri baterako ateak irekiz.
Bidasoa bizirik: Garapen ekonomikoa bultzatzen eta aukerak sortzen
Bidasoa bizirik Irun eta Hondarribiko Udalek bultzatutako erakundea da, Bidasoa eskualdean garapen ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzen duena. Bere helburua enpresen hazkundea eta kalitatezko enplegua sustatzea da eta tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea. Ekimen berritzaileen eta laguntza-programen bidez, enpresa-sektorearekin eta lan-ekosistemako eragileekin lankidetzan dihardu, enplegurako eta ekintzailetzarako ingurune egokia sortzeko.
Ekonomiaren eta gizartearen aurrerapenean laguntzea du helburu, eskualdean eragin positiboa sortuz eta biztanleen bizi-kalitatea hobetuz. Jarduera-arlo nagusiak honako hauek dira: ekintzailetza, lehiakortasuna eta berrikuntza, formakuntza eta enplegua, hiri-behatokia, turismoa eta Bidasoa Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoaren jarduera-eremua.