Bidasoa bizirik Destinos Euskadi elkartearen buru izango da datozen lau urteetan
Azaroaren 28an egindako bilera batean zuzendaritza batzorde berria izendatu zen, eta Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirikeko presidenteak hartuko du lehendakaritza. Berarekin izango dira Donostia Turismoko Isabel Aguirrezabala idazkari gisa, Esther Virto Bilbao Ekintza Epelekoa diruzain gisa eta Gasteizko eta Zarauzko ordezkari gisa Javier Estebaranz Gasteizko Kongresu eta Turismo Zerbitzuko kidea eta Xabier Txurruka Zarauzko Udalekoa.
Miguel Ángel Paézek, Bidasoa bizirikeko presidenteak nabarmendu duenez, “hasieratik proiektu honen parte izateak Irun eta Hondarribiko eskaintza turistikoari ikusgarritasun handiagoa ematen lagundu digu. Lehendakaritza hartzen dugun honetan, eskaintza bateratu baten alde lanean jarraituko dugu, lurralde bakoitzeko erakargarritasunei balioa emanez.”
Destinos Euskadi
Proiektu hau 1998an sortu zen, Bilbo-Porstmouth ibilbidea egiten duen Ferry Pride of Bilbao inauguratu ondoren britainiar merkatura zuzendutako produktu turistiko bat sortzeko asmoarekin. Ekimen horren arrakasta eta emaitzak inplikatutako helmugen lan bateratu eta konprometituari eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordetzaren laguntzari zor zaizkio.
Euskadik nortasun kultural, geografiko eta gastronomiko oso zehatza du turistaren imajinarioan, eta erakargarritasun handia da hainbat merkaturentzat. Identitate hori izan da Destinos Euskadi elkartearentzat, 24 urte hauetan izan duen sustapenaren oinarria.
Destinos Euskadi erakundearen eskutik, Irun Hondarribia Turismo Girona, Valentzia, Castelló, Salamanca, Alacant, Murtzia, Kordoba, Sevilla, Zaragoza eta Bordeleko turismo azoketan parte hartu du, besteak beste. Promozio horietan, turismo-informazioaz gain, herri-kirolen erakustaldiak, tokiko produktuen tailerrak/dastaketak, Euskadiko eta azoka egiten den probintziako dantza tipikoen konbinazioa eta abar egiten dira.
Gainera, elkarteak www.destinoeuskadi.com webgunea du. Bertan, helmuga bakoitzak orrialde bat du hari buruzko informazioa aurkitzeko, leku interesgarri guztien kokapen-mapa bat, irudien karrusel bat, helmugarekin lotutako albisteak eta abar.