Hotelen okupazioaren eta bisitarien kopuruak gora egin du Irunen
- Hilabete honetako okupazioa %94koa izan da, hau da, 4 puntu igo da iazko eta 2019ko aldi berarekin alderatuta, eta 2018an baino 14 puntu gehiago.
- Turismo-bulegoak 1192 bisita izan ditu, eta horietatik 332 atzerritarrak ziren.
Uztailean, Irunen hotelen okupazioa %94koa izan da, iazko udan eta 2019an baino 4 puntu altuagoa, eta 2018ko uztailarekin alderatuta, 14 puntukoa.
Irunen gaua eman duten pertsonen jatorriari dagokionez, iazko datuekin alderatuta zertxobait aldatu da; izan ere, 2021eko uztailean %74 nazionalak ziren eta %26 atzerrikoak; kasu honetan, turismo nazionala %70 izan da, eta atzerrikoa %30.
Bestalde, bisitariek 2 gau igaro dituzte batez beste herrian.
“2019ko udakoak baino zifra handiagoak lortzea albiste bikaina da, zalantzarik gabe. Duela bi urte aipatu genuen Irungo turismoa goraldian zegoela, eta datu horiek baieztatu besterik ez dute egiten hiriak ahalmen handia duela bisitariak erakartzeko.”, ziurtatu du Miguel Angel Paez Bidasoa bizirikeko presidenteak.
Ildo beretik, Bidasoa bizirikeko presidenteorde María Serranok esan duenez, “Uztailean aurreikuspen guztiak gainditu dira. Gainera, bisitatzen gaituztenek gero eta denbora gehiago ematen dute herrian, eta gure tokirik enblematikoenak interesatzen zaizkie. Abuztuan datuek berdin edo hobeto jarraitzea espero dugu”.
Bisitak Turismo Bulegora
Irungo Turismo Bulegoak 1.192 bisita izan ditu uztailean; horien %72 jatorri nazionalekoak ziren, %15 Frantziakoak eta gainerako herrialdeetakoak. Bisitari nazionalak katalanak, madrildarrak eta andaluziarrak dira batez ere, eta atzerritarrengandik Frantsesen ondoren Alemanesek bisitatzen gaituzte batez ere.
Turismo Bulegoan ohikoenak diren eskaerei dagokienez, liburuxkak, planoak eta mapak eskatu dira, baina kultur jarduerei eta Donejakue Bideari buruz ere galdetu dute.
Azkenik, nabarmentzekoa da bulegoak 262 bisita edo kontsulta ez-presentzial jaso dituela.