Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, Bidasoan ekiteko beken beste deialdi bat egin dute.
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta, sei bideo egin dira eskualdeko emakume ekintzaileei elkarrizketak eginez. Bideoak sare sozialen eta www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez zabalduko dira.
Formatuak ideia sinple bat du oinarrian: 20 irudi x 20 segundu.
Parte-hartzaile bakoitzak 20 irudi proposatzen ditu, bakoitza 20 segundoz proiektatzen da eta horien gainean bere aurkezpena egiten du.
Formatu honi esker, aurkezpen erakargarri, zehatz eta normalean, dibertigarriak egiten ahal dira.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, 2021ean zehar sektore pribatuari laguntzen jarraitu dute eskualdeko turismo-lehiakortasuna hobetzeko, bai lehenago hasitako ekintzen eta ekimenen bidez, bai proiektu berrien bidez.
Baterako sorkuntzarako eta elkarlanean aritzeko gunea. Bertan, ekimen eta proiektu berriak sortuko dira, mugikortasun garbiaren, retail 4.0 eta garraio eta logistika aurreratuaren sektoreetan hauteman diren joeren inguruan.
Programa Irungo Udalak antolatu du, Bidasoa bizirik-en bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.
“Bidasoan 2021ean burutzeko bekak” programaren bigarren deialdiaren ebazpena
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, eta Junior Empresa HOX Elkartearekin lankidetzan, azken hilabetean arrakastaz garatu den ‘Women flowing with tech’ izeneko azaleratzen ari diren teknologiei buruzko prestakuntza antolatu dute, eskualdeko emakumeei soilik zuzendua. Arrakastaren erakusgarri da Irungo eta Hondarribiko hamabost emakumek parte hartu dutela, hau da, zeuden plaza guztiak bete dira.
Irungo hotel-okupazioa %92koa izan da Pilareko zubian; izan ere, establezimendu asko beteta egon dira egun horietan, eta beste batzuek %85 eta %95 bitarteko okupazioa izan dute.