Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, ‘MAKER BIDASOA Topaketa’ antolatu dute datorren abenduaren 18an, Irun Factoryn. 2019an izan zen ‘BIDASOA MAKER DAY’ren formatu murriztu bat da, gaurko egoerari egokitutakoa.
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik elkarteko Ekintzailetza eta Jarduera Berriaren sailaren bitartez, enpresa ideia eta enpresa proiektuak martxan jartzeko 25 laguntza ekonomiko bideratzen ari dira. Diru-laguntza hau LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa bat da.
2021ean egiten den bigarren edizioa da, eta 27 enpresak hartuko dute parte. Lehentasuna izango dute lan-eskaintzetan izena eman dutenek.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Bidasoa bizirik Unibertsitateko Zuzendaritza Estrategikoko Heziketa Ibilbide Dualaren enpresa laguntzaile izan dadin. Ondorioz, bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute Prestakuntza Ibilbide Dual hori garatu, diseinatu, zabaldu, ezarri eta jarraitzeko, eta Deustuko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek Prestakuntza Duala Garapen Agentzian egiteko aukera izango dute.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, bigarren urtez jarraian, Bida-LAN proiektua jarri dute abian. Proiektua Irun Ekintzango Kualifikazio eta Lan Munduratze Mahaiko eskualdeko erakundeen arteko lankidetzatik sortu da, Garapen Agentziak berak, Irungo La Sallek eta Mendibil Elkarte Pedagogikoak osatua.
Turismo bulegoek 9.376 bisita izan dituzte, iaz baino 1.700 gehiago. Turismo nazionala %81ekoa izan da, iaz baino pixka bat handiagoa. Hondarribiko hotel-okupazioa %69koa izan da uztailean, iazkoaren oso antzekoa den kopurua. “Ziurgabetasun-egoeran bizi izan dugunez, eta kontuan hartuta uztailean …
labete honetako okupazioa %90 izan da, hau da, 15 puntu gehiago joan den urteko epe berarekin alderatuz gero, eta 10 puntu gehiago 2018an baino. Turismo Bulegoak 1.028 bisita izan ditu, horietatik %69 naziokoak. Uztailean Irunen hotelek izan duten okupazioa …
Pandemia gorabehera, eskualdeko jarduera sozioekonomikoa ona izan da, Bidasoa bizirik-eko Memoriak islatzen duen bezala. Bidasoa bizirik-ek gaur goizean aurkeztu du 2020ko Jardueren Memoriaren eta Bidasoa Beherako datu sozioekonomikoen urteko txostena. 2020. urtea Pandemiak eragin handia izan du urte honetan, baina …
Bidasoa eskualderako ekonomia zirkularraren oinarri estrategikoak’ dokumentua prestatu da. Hurrengo urratsa da Ekintza Zehatzen plana egitea, aurrera eraman daitezen. Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, Bidasoaldeko Ekonomia Zirkularreko Estrategia jarri dute martxan. Estrategia horren helburua da eskualdeko enpresa sarearen …