
BIDASOAN EKITEKO BEKAK 2025
Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak” programaren edizio berri bat jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz. Programa berri honekin, ekiteko motibazioak sendotu eta ekimen ekintzaile berritzaileak lagundu nahi dira, negozio-ideia definitzeko eta ekintzailetza eta berrikuntza soziala garatzeko prozesuan.
Zer da?
Beka-programa bat da, eta hileko zenbateko ekonomikoaz gainera, Bidasoa bizirikeko coworking gunean postu bat ere ematen da kosturik gabe, wifi sarera libre sartzeko eta bilera-aretoa erabiltzeko aukerarekin eta, halaber, laguntza teknikoa jasotzeko eta ekintzailetzaren ekosisteman sartzeko aukerarekin.
Zer onura dakartza?
- Emandako bekaren zenbateko ekonomikoa.
- Toki bat dohainik erabiltzea ingurune kolaboratibo eta berritzaile ireki batean lan egiteko, teknologia berriekin ekipatutako bilera-aretoak, prestakuntza-aretoak eta abar ere erabiltzeko aukerarekin.
- Ekintzailetzan eta enpresak sortzen eta administrazio-zerbitzuan espezialistak diren teknikarien laguntza iraunkorra jasotzeko aukera.
- Ekintzailetzako ekosisteman sartzeko aukera.
Baldintzak
- Adinez nagusia izan behar da.
- Irunen/Hondarribian erroldatuta egotea.
- Konpromisoa hartzea Irunen edo Hondarribian enpresa bat sortzeko ekimen bat garatzeko.
- EJZn alta emanda ez egotea.
Bekaren zenbatekoa eta iraunaldia
- Zenbateko maximoa pertsona onuradun bakoitzeko: 2.500 euro.
- Zenbateko maximoa hilean: 400
Norentzat da?
- Ekiteko nahia duten, negozio bat abian jartzeko ekimen berritzaile bat esploratu nahi duten pertsonentzat.
Hautatze-prozesua
- Aurreproiektua/Proiektua
- Ekintzailetza-konpromisoaren dokumentua: Lan-programaren proposamena (eskatutako tutoretza, jarduerak, helburuak eta aurreikusitako egutegia)
- Norgehiagoka (balorazio-mahaia)
Eskaera-epea
2025eko irailak 30 arte



Contacto
Dpto. de Emprendimiento y Nueva Actividad
- 943 50 96 00 // 50 95 84
- ekintzailetza@bidasoa-activa.com
- C/ Hendaia, 8.
- 20301 Irun • Gipuzkoa