Bidasoa bizirik-ek tokiko sare ekonomikoari laguntzen jarraitu du online ekimen ugariren bidez
- Online egin diren hainbat prestakuntza eta beste ekimen antolatu ditu langabeei, ekintzaileei eta enpresa txikiei laguntzeko.
- Tokiko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko jarraipena ere egin da.
Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bitartez, azken hilabeteetan hainbat online prestakuntza eta beste ekimen telematiko ugari antolatu dituzte langabezian dauden pertsonei eta eskualdeko enpresa txiki eta ekintzaileei laguntzeko.
“Nahiz eta konfinamenduak Bidasoa bizirik-eko taldeak telelana egin behar izatea eragin bazuen ere, urte osoan laguntza eskaintzen diegun pertsona guztiak artatzen jarraitu nahi genuen hasieratik. Alarma-estatua dekretatu bezain laster, egoera berrira egokitu ginen, ohiko zerbitzuak telematikoki eskaintzen jarraitzeko, eta, gainera, bizi izan dugun egoera ezohikoaren aurrean ezinbestekotzat jotzen genituen estra asko antolatu ditugu ere “, azaldu du Miguel Angel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak.
Hori dela eta, azken hilabeteetan Bidasoa bizirik-en ‘Ni etxetik prestatzen naiz’ ekimena gauzatu da. 180 pertsonak parte hartu duten proiektu horren barruan eta doako tailer birtualak antolatu dira, langabeek curriculuma eta enplegua bilatzeko trebetasunak hobetu ditzaten. ‘Enplegua bilatzeko denboraren kudeaketa eraginkorra’, ‘Probetxua atera LinkedIn profilera ‘,’Excel gailu mugikorretarako’ edo frantsesa izan dira online tailerretan jorratu diren gaietako batzuk.
Gainera, Bidasoa bizirik-etik bestelako online formazio espezifikoagoak antolatu dira, hala nola ‘Alergenoen kudeaketa’, ‘Elikagaien manipulazioa’ edo ‘Excel aurreratua’, aurretik programatuta zeudenak eta martxotik ekainera bitartean 54 ikasle berri izan dituztenak. Puntu honetan azpimarratu behar da ikastaro horiek telematikoki egingo direla datozen asteetan eta izen-emateak www.elespazio.com webgunean egin daitezkeela.
Ekintzaileei eta enpresa txikiei laguntzea
Bestalde, Bidasoa bizirik-ek eskualdeko enpresa txikiei eta ekintzaileei laguntzen jarraitu du. Adibidez, ‘Ekin asteazkeneetan’ ekimena online egiten jarraitu da hilean behin, eta gai hauek jorratu dira: ‘Covid19 delakoak sortutako krisia gainditzeko balio-proposamen bat nola diseinatu’ edo ‘Marketing online, pertsona ekintzaileentzako Lean metrikak eta bihurketa-inbutuak’.
Ekintzailetza sailak, gainera, Lean tailerrak antolatu ditu (online ere bai), metodologia bizkorren bidez enpresa-ekimenak hobetzeko. Horrez gain, Eguerdi On topaketak ere antolatu ditu, zenbait astez behin eskualdeko ekintzaileak biltzen dituenak, coach baten gidaritzapean, ekintzaile diren aldetik eragiten dieten hainbat alderdi jorratu eta lantzeko saio bat egiteko, elkarri lagunduz, bakoitzak bere esperientzien bidez.
Era berean, Krea Bidasoa 2020 azoka ezin izan zenez ospatu, sail berak erabaki zuen Krean ikusle gehien erakartzen dituen hitzorduetako bat telematikoki egitea: Pechakucha. Metodologia horretan, parte-hartzaile bakoitzak 20 irudi proposatzen ditu, bakoitza 20 segundoz proiektatzen da, eta horien gainean bere proiektu ekintzaileari buruz hitz egiten du. Horrela, eskualdeko hainbat ekintzailek beren proiektuak aurkeztu ahal izan zituzten online.
Guztira, 140 pertsona inguruk hartu dute parte sail honek antolatutako jardueretan.
“Enpresa txikiei laguntzen jarraitzeaz eta hainbat erakundek emandako laguntza guztiei buruzko informazioa emateaz gain, eta horien kudeaketan laguntzeaz gain, oso garrantzitsutzat jo dugu eskualdeko ekintzaileek Bidasoa bizirik-en babesa izaten jarraitzea, batez ere Covid-19ko krisiak negozio eta proiektu askori eragin dien une honetan”, esan du María Serrano Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak.
Merkataritzaren eta ostalaritzaren jarraipena
Ildo beretik, konfinamenduan zehar, tokiko saltokien eta ostalaritza-establezimenduen jarraipena egin da, beren produktuen etxez etxeko bidalketak zeintzuk eskaintzen zituzten jakiteko. Informazioa bildu ondoren, sare sozialen eta Bidasoa bizirik-ko webgunearen bidez eman zen ezagutzera.
Gainera, deseskalada hasi zenean, mapa bat zuen doako app bat garatu zen, non erakusten zen zer taberna eta jatetxe zeuden irekita eta zer zerbitzu ematen ari ziren.
Azkenik, sektore hauekin prestakuntza-programa bat ere garatu da webinar-ekin, besteak beste, ‘Prestatu zure denda berriz irekitzeko’, ‘Espezialistak bezeroengan’, ‘Nola proiektatu irudi bera zure saltokian eta Interneten’, ‘Eta orain zer? Merkataritza erresilientea ‘eta abar. Guztira 8 ikastaro egin dira, eta 150 pertsona inguruk parte hartu dute.