Bidasoa bizirik-eko taldeak lanean jarraitzen du Irun eta Hondarribiko sare ekonomikoari laguntzeko osasun-krisiaren ondorioak direla eta
- Azken hilabetean, administrazioek abian jarritako laguntzei buruzko informazioa eman da, online prestakuntza eskaini da eta enpresen eskaerei erantzun zaie, besteak beste.
- Bidasoako langileentzako Kontingentzia Plana egin da. Esparru horretan, Prestakuntza eta Enplegu Sailak aurrez aurre hartzen du arreta Ducoureauko instalazioetan, eta turismo-bulegoak laster irekiko dira.
Bidasoa bizirik-eko langileek, Irungo eta Hondarribiko udaletako sozietate publikoak, telelana egiten jarraitu dute maiatzean, Irungo eta Hondarribiko sare ekonomikoaren beharrak eta egoera aztertuz (sektore guztietako enpresak eta mikroenpresak: Merkataritza, ostalaritza, industria, zerbitzuak, etab.), eta planteatzen zaizkien kontsultei erantzunez.
Zehazki, azken hilabetean, Bidasoa bizirik-ek administrazioetatik autonomoentzat, enpresentzat eta langileentzat abian jarri diren laguntza, tresna eta gailuei buruzko informazioa ematen jarraitu du, batez ere osasun-alarmak sortutako krisi-egoera arintzeko ezarri direnei buruzkoa.
Informazio hori online kanalen bidez (web-orria eta sare sozialak) zein Hiri-behatokia informazio-sistemako datu-baseko kontaktuetara eta ‘Ideiak Bizirik’ albiste-buletinean harpidetuta dauden pertsonei mezu elektronikoak bidaliz zabaldu da.
Informatzeaz gain, Bidasoa bizirik-eko taldeak laguntza horiek izapidetzen lagundu du, eta industria, merkataritza eta ostalaritzako sektoreetan ekonomia-ehunaren egoerari buruzko galdeketak egiten jarraitu du, bai eta gainerako sektoreetako autonomoen eta mikroETEen egoeraren jarraipena egiten ere.
Irungo eta Hondarribiko udalei laguntzea
Bestalde, Irungo eta Hondarribiko udalei beren txoke-planak garatzen laguntzeko lan egin da (Irun Aurrera eta Itxeki Hondarribia).
Laguntza mota askotakoa izan da: planetako ildo batzuk kontzeptualizatzeko lantaldeetan parte hartu da, laguntza teknikoa eman da eta sektore guztietako autonomoek eta mikroenpresek zalantzak argitu dituzte.
Udal bakoitzak garatu dituen laguntzei dagokienez, Bidasoa bizirik-ek arreta eta aholkularitza dispositibo bat jarri du martxan programen onuradun diren enpresentzat, telefonoaren eta posta elektronikoaren bidez.
Era berean, bi udalek abian jarri dituzten merkatarientzako prestakuntza-ekintzen antolaketan eta komunikazioan parte hartu da. Ekintza horietan 80 saltokik baino gehiagok parte hartu dute.
Online jarduerak
Ekintzailetza Sailak bi tailer egin ditu online. Alde batetik, ‘Eguerdi on’ ekimena, enpresa sortu berriei eta/edo Bidasoa bizirik-eko enpresa-zentroetako eta coworking-eko egoiliarrei laguntzeko tailerra, hilean behin aurrez aurre egiten dena.
Bestetik, metodologia arinen bidez enpresa-ekimenak hobetzeko ‘Lean’ tailerrak.
Halaber, abian jartzen ari diren laguntza eta tresnetan laguntza emateaz gain, proiektuei laguntza ematen jarraitu da, eta azken asteetan enpresa-ekimen berriak aztertzeko eskaerak jasotzen hasi dira.
Prestakuntza eta enplegua
Prestakuntza eta Enplegu Sailak orientazio-zerbitzua hasi du dagoeneko, aurrez aurre (aurrez hitzordua eskatuta); horrela, jarduera berreskuratu da, Lanbideren baldintzak betez.
Gainera, El Espazioren bidezko online prestakuntzarekin jarraitu da, eta hainbat tailer egin dira lana bilatzeko gaitasunak hobetzeko, langabezian dauden pertsonei zuzenduta.
Bestalde, aurrez aurre egiten ziren prestakuntza-programak berrikusten ari dira. Programa horiek bertan behera geratu ziren Alarma Estatua indarrean jarri zenean. Ahal direnak online birprogramatuko dira eta aurrez aurrekoak izan behar duten saioetarako egutegia aldatuko da, egoerak ahalbidetzen duenean programatuko baitira.
Enpresei laguntzea (autonomoak, mikroETEak eta ETEak)
Eskualdeko enpresek egindako laguntza-eskaerei erantzuten jarraitu da eta, Covid-19rekin lotuta, 635 enpresaren 1.500 kontsultari erantzun zaie.
Bestalde, administrazioek onartutako proiektuak egungo egoerara egokitzen ari dira.
Azkenik, Bidasoa bizirik-en hainbat ekimen lantzen ari dira aurrera eramaten ari diren talka-planak garatzeko, sektoreei zuzenduak; gainera, sarean lan egiten jarraitzen da Gipuzkoako eta Euskadiko gainerako agentziekin eta administrazioekin (programak koordinatzen, NBE bateratuak erosten, programak batera abian jartzen, etab.), hala nola Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Lanbiderekin.
Kontingentzia Plana
Aipatzekoa da Kontingentzia Plan bat egin dela, plantilla osoaren aurrez aurreko lana modu mailakatuan berreskuratzen joateko (orain telelanean eta aurrez aurreko jarduerak noizean behin egiten ari dira). Ducoureauko instalazioek, beharrezkoa denean, langile guztiek lana aurrez aurre egin ahal izatea ahalbidetzen dute, baina telelanaren alde egiten jarraituko da sailetako jardueren garapenak horretarako aukera ematen duen bitartean.
Turismo-bulegoei dagokienez, ekainean zehar irekiko dira berriro.
2020ko gainerako urteetarako jarduerari dagokionez, programa guztiak birbideratzen eta birprogramatzen ari dira, errealitate berrira egokituz eta egungo egoeran ehunari laguntzeak eskatzen duen ahaleginarekin bateragarri eginez.