Bidasoa bizirikek eta MicroBankek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute mikroenpresen finantzabidea eta sustapena eta enplegu autonomoaren sustapena hobetzeko
- Bidasoa bizirikek eta MicroBankek sinatutako hitzarmenak aukeren berdintasuna ahalbidetuko du zailtasun handienak dauzkaten taldeetan enpleguaren sorrera eta ekintzailetza sustatzen dituen finantzabide lerro baten bidez.
- Eta berariazko lerro bat irekitzen da Covid-19aren krisialdiaren ondorioak gainditzeko likidezia behar duten autonomoentzat eta mikroenpresentzat.
Bidasoa bizirikeko presidente Miguel Ángel Páezek, CaixaBankeko Banku Erakundeetako Zuzendari Gaspar Guembe Martínezek eta MicroBankeko presidente Juan Carlos Gallegok lankidetza hitzarmen bat aurkeztu dute mikrokredituen bidez enpresa proiektuak finantzatzen laguntzeko.
Hitzarmen hau sinatuta eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun aukerak, egoiliar berrienak, desgaitasunak dauzkatenenak eta bereziki zaurgarritasun egoeran dauden taldeenak ahalbidetuta, milioi 1 euroko finantzabide lerro bat ezartzen da autoenplegua sustatzeko eta ekintzailetza bultzatzeko.
Hitzarmen horren arabera, mikroenpresen, pertsona autonomoen negozioen eta autoenpleguaren sorrera edo haien handitzea finantzatuko da ekoizpen ehunaren garapenean eta aurrerabide sozialean aurrera egiten laguntzeko.
Gainera, osasun krisialdiaren testuinguruan, MicroBankek finantzabide lerro berri bat ireki du pertsona autonomoentzat eta mikroenpresentzat, Covid-19ak eragindako beharrizanei erantzun ahal izateko. Europako Inbertsio Funtsaren babesa du lerro horrek.
Profesional autonomoak eta hamar langile baino gutxiago dauzkaten mikroenpresak izango dira onuradunak, betiere urtean bi milioi euroko fakturaziora iristen ez badira. Eskatzaileek gehienez ere 25.000 euroko mikrokredituak eskatu ahal izango dituzte. Enpresa plan bat eta Bidasoa bizirikek landutako aldeko bideragarritasun txosten bat eduki behar dituzte proiektuek.
MicroBanken mikrokredituak emateko irizpideak funtsean kreditua eskatzen duen pertsonarekiko edo taldearekiko konfiantzan eta proiektuaren bideragarritasunean oinarritzen dira, eta beraz, bermerik eta abalik ez duten pertsonek ere eskuratu ditzakete kreditu horiek.
Hitzarmen honen arabera, entitateak bere gain hartzen du finantzabide beharrak hautemateko konpromisoa, autoenplegua eta mikroenpresen sorrera, sendotzea edo handitzea eta pertsona autonomoen negozioak sustatzeko eta MicroBank erakundeak aholkatutako pertsona fisiko zein juridikoak bideratzeko, MicroBankek finantzabide eskaerak aztertu ditzan eta, hala badagokio, finantzabide eskaerak onartu ditzan.
Tokiko ekonomia eta enpleguaren sorrera sustatzeko eta bultzatzeko sozietate publikoa da Bidasoa bizirik. Batik bat programak eta jarduerak garatzen ditu, Bidasoa-Txingudi eskualdeko hiru erabiltzaile motari zuzenduak: ekintzaileei, enpresei eta enplegu eskatzaileei. Pertsona profesionalak, pertsona proaktiboak eta ideiadunak, enpresan edo autoenpleguaren bidez bere bidean aldaketa faktore bat izan daitekeenak, bere negozio proiektua burura eramateko aholkularitza, tutoretza eta formakuntza aurkituko ditu Bidasoa biziriken. Halaber, enplegu politikak gauzatzen ditu Bidasoa biziriek, eta beraz, laguntza aurkitu dezakete Bidasoa biziriken enplegua galdu dutenek, aurreneko lana bilatzen ari direnek eta, enplegua izan arren, beren ibilbide profesionalean beste norabide bat hartu nahi dutenek.
MicroBank, akordioak 600dik gora entitate laguntzailerekin
MicroBankek, CaixaBankek oso osorik hartzen duen banku sozialak, osatzen du entitateak sozialki arduratsua den bankua egiteko erarekin eta bere jardueraren bidez gizartean inpaktu positiboa sortzearekin duen konpromisoa. MicroBankek gizartearen aurrerabidean eta ongizatean laguntzea du xede, eta horretarako, eragin soziala duten proiektuen eta taldeen finantzabidea ahalbidetzen du.
Euskal Herrian, MicroBankek 2.328 proiektu finantzatu ditu urteko lehen zortzi hilabeteetan, guztira 19 milioi euro. Horietatik 6 milioi banakoei eta familiei egindako maileguek hartu dute, 12 milioi ekintzaileei eta mikroenpresei eman zaizkie kreditu gisa eta gainerakoa eragin sozialeko beste proiektu batzuetara zuzendu dira.
Mikrokredituen kontzesioan, CaixaBanken 4.000tik gorako bulegoek osatutako sareaz gain, mailegu hartzaileei ezagutza ematen dieten entitateek kolaboratzen dute, aholkuak ematen dituzte eta proiektuen gaineko jarraipena egiten dute. MicroBankek Espainia osoko 612 entitate kolaboratzailerekin sinatu ditu finantzatutako proiektuen bideragarritasuna bermatzeko hitzarmenak Era guztietako erakundeak dira entitate kolaboratzaileak, eta eskarmentu handia dute mikroenpresen sorrera sustatzeko, autoenplegua bultzatzeko eta ekintzailetza sustatzeko laguntza ekonomikoa eta soziala emateko ekintzetan.