Bidasoa bizirikek “Ni etxetik prestatzen naiz” ekimena abiarazi du, lan bila ari diren pertsonei zuzenduta
- ·Ekimenak hainbat tailer biltzen ditu langabeek curriculuma eta enplegua bilatzeko trebetasunak hobetu ditzaten.
- ·Bidasoa biziriken deseskalatze-prozesuaren barruan, laster hasiko da lan-orientazioko zerbitzuak aurrez aurre eskaintzen, aurretiko hitzorduarekin.
Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik-en bitartez, hainbat ekimen egiten jarraitzen dute langabezian dauden pertsonei lana aurkitzen laguntzeko.
Azken ekimena ‘Ni etxetik prestatzen naiz” da, eta langabezian dauden pertsonentzako doako hainbat tailer eskaintzen ditu, lana bilatzeko orduan curriculuma eta trebetasunak hobetu ditzaten.
“Ekimen hau Irungo Udalak bultzatutako Irun Aurrera Planaren ildo nagusietako bat da. Lanbide-profila hobetu nahi dutenentzat etxetik bertatik prestatzeko programa da. Programa hau bi fasetan banatuko da, bata orain eta bestea udazkenari begira “azaldu du Miguel Angel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak.
“Covid 19-ren ondorioz bizi dugun egoerak erakutsi digu teknologia berriak laguntza handia direla lan bila dabiltzan edo beren lanbide-profila hobetu nahi duten pertsonentzat garrantzitsutzat jotzen ditugun zerbitzuak eta jarduerak eskaintzen jarraitu ahal izateko. Horien artean dago prestakuntza, bai pertsona horien trebetasunak eta curriculuma hobetzeko, bai lana bilatzeko tresna eta metodo berriak ezagutzeko “, azaldu du Paezek. “Ondorioz, ‘Ni etxean prestatzen ari naiz’ ekimena jarri dugu martxan, eta lehenengo bi tailerrak datorren astean izango dira”, gaineratu du.
Lehen online tailerra, ‘Denbora eraginkortazunez kudeatzen enplegu bilaketan’
Maiatzaren 19an, asteartea, 17: 00etatik 19: 00etara, Laura Ramirezen eskutik. Helburua lana bilatzeko garaian denbora modu eraginkorrean kudeatzeko gakoak ezagutzea da.
‘ Linkedin profilari etekina atera ‘izango da bigarren tailerra eta maiatzaren 21ean, ostegunean, izango da, 10: 30ean. Enara Francok Community Manager-ak eskeiniko du prestakuntza, eta langabezian dauden pertsonen Linkedin profila hobetzea du helburu, baita harreman interesgarriak bilatzen ikastea ere, lana aurkitzeko lana errazteko.
Bi prestakuntzak Zoom aplikazioaren bidez emango dira. Izen-emateak www.elespazio.com webgunean egin daitezke eta plazak mugatuta egongo dira.
Tailer gehiago
‘Ni etxetik prestatzen naiz” ekimenaren baitan, Bidasoa bizirik-ek datozen asteetan tailer gehiago eskeiniko ditu. Horien artean, frantseseko online ikastaro bat, bi hilabetekoa, prestakuntza-plataforma batean egingo da, eta tutore pertsonal bat izango du. Bideokonferentzien bidez, gainera, elkarrizketa-saio bat egingo da lau pertsonako taldeetan. Ikastaro honetarako izen-emateak datozen egunetan irekiko dira eta plaza kopurua 20 lagunekoa izango da.
Lana bilatzeko orientazio- eta laguntza-zerbitzua
Alarma-estatua hasi zenetik, El Espazioko teknikariek, ehun pertsona baino gehiago artatu dituzte etxetik.
“Lan bilaketak ez du etenik bizi dugun egoeran, eta El Espazioko taldeak lanean jarraitzen du etxetik, orientazioa edo laguntza behar duten pertsonei zerbitzurik onena emateko”, ziurtatu du Maria Serranok Bidasoa Bizirik-eko presidenteordeak.
Gainera, denbora horretan, El Espaziok informazioa, aholkularitza eta laguntza eman ditu alboko gaien kudeaketan eta administrazioen laguntzen kudeaketan, hala nola DBE, ERTEak, ohiko eta ezohiko prestazioak, subsidioak, etxebizitza eta maileguak alokatzeko laguntzak, gizarte-larrialdietarako laguntzak, elikadura, etab.
Aurretiko hitzordua duten orientazio-zerbitzuak
Halaber, Bidasoa bizirikek laster hasiko da lan-orientazioko zerbitzuak aurrez aurre eskaintzen, aurretiko hitzorduarekin.
Alde horretatik, nabarmendu behar da Enplegu Sailarekin harremanetan jarri nahi duten pertsona guztiek email bat bidali dezaketela email elespazio@bidasoa-activa.com helbidera.