Programa Irungo Udalak antolatu du, Bidasoa bizirik-en bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.
“Bidasoan 2021ean burutzeko bekak” programaren bigarren deialdiaren ebazpena
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, eta Junior Empresa HOX Elkartearekin lankidetzan, azken hilabetean arrakastaz garatu den ‘Women flowing with tech’ izeneko azaleratzen ari diren teknologiei buruzko prestakuntza antolatu dute, eskualdeko emakumeei soilik zuzendua. Arrakastaren erakusgarri da Irungo eta Hondarribiko hamabost emakumek parte hartu dutela, hau da, zeuden plaza guztiak bete dira.
Irungo hotel-okupazioa %92koa izan da Pilareko zubian; izan ere, establezimendu asko beteta egon dira egun horietan, eta beste batzuek %85 eta %95 bitarteko okupazioa izan dute.
Hondarribiko hotel-okupazioa, urriaren 12ko zubian, %100ekoa izan da herriko establezimendu gehienetan.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Bidasoa bizirik Unibertsitateko Zuzendaritza Estrategikoko Heziketa Ibilbide Dualaren enpresa laguntzaile izan dadin. Ondorioz, bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute Prestakuntza Ibilbide Dual hori garatu, diseinatu, zabaldu, ezarri eta jarraitzeko, eta Deustuko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek Prestakuntza Duala Garapen Agentzian egiteko aukera izango dute.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, bigarren urtez jarraian, Bida-LAN proiektua jarri dute abian. Proiektua Irun Ekintzango Kualifikazio eta Lan Munduratze Mahaiko eskualdeko erakundeen arteko lankidetzatik sortu da, Garapen Agentziak berak, Irungo La Sallek eta Mendibil Elkarte Pedagogikoak osatua.
Edizioa azaroaren 10ean egingo da, Ficoban. Bertan, langile bila dabiltzan eta enpresa horiekin harremanetan jarri nahi duten lan-eskaintzak dituzten enpresak elkartuko dira.
Bidasoa Bizirik-etik, SPRIrekin lankidetzan, elektronika, informazio eta komunikazio teknologiei buruzko aholkularitza teknologikoko saio berriak antolatu ditugu autonomoentzat, ekintzaileentzat eta enpresentzat (10 langile baino gutxiago). Aholkularitza teknologiko pertsonalizatua da, eta parte hartzen duten mikroenpresen beharrizan berezietara egokituta dago. COVID-19 kodeak edukiera-mugak ezarri dituenez, oso plaza …
Bidasoa bizirikek “Bidasoan ekiteko bekak 2021” programa jarri du abian, Ekintzaile-espiritua sustatzeko, talentua, berrikuntza eta sormena aldatzeko palanka gisa bultzatuz.