GazteTEK 2024 Gabonak
GazteTEK Gabonak 2023-2024
Hondarribiko Udalak GAZTETEK tailer teknologikoen edizio berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearekin lankidetzan egiten da.
Tailerrak Gabonetako eskola oporraldian egingo dira, eta 8 urtetik 13 urte bitarteko umeei zuzenduta daude.
2024ko Gabonetan ITSASOA izango dugu protagonista!
Alde batetik, programa berria izango dugu: Izan Arrantzale Hondarribian (abenduaren 23an, 26an eta 27an). Honek itsasoko ogibideak eta itsasoak sukaldaritzan eskaintzen dizkigun aukerak ezagutaraziko dizkigu.
GazteTEK, bere aldetik, bueltan da eta itsasoko uretan murgilduko gaitu: errealitate areagotuatik, froga zientifikoetara, urpean dagoen mundu zoragarria erakutsiko digu.
- 8 eta 13 urte bitartekoentzako programak
- Euskaraz
- Parte-hartzea doan
- Pertsona bakoitzak bi tailerretan har dezake parte
- Partaidetzan Hondarribian erroldatutako adingabeek lehentasuna izango dute
Izen -emateak
- Izen emateak webgunearen bitartez egin daitezke edo, presentzialki, Gazteen Zerbitzuan, Javier Ugarte, 6. 16:30 – 19:30, 688 728 057.
- Izena emateko lekuak gainditzen badira, zozketa egingo da, betiere PAREKIDETASUNA LEHENETSIZ.
- Parte hartzea berresteko mezu elektroniko bat bidaliko da, eta MEZU HORRI NAHITAEZ ERANTZUN beharko zaio.
- Parte-hartzea BERREZTEN EZ DUENA zerrendatik KANPO geratuko da, eta bere plaza ordezkoen zerrendan daudenei eskainiko zaie.
- Plaza egokitu zaienei e-mail bidez bidaliko zaie parte hartzeko baimena, adingabekoen arduradunek ikastaroaren lehen egunean sinatuta eraman beharko dutena. Inprimagailurik etxean izan ezean, tailerrak hasten diren lehen egunean eskuragarri izango dira.
Izan Arrantzale Hondarribian
2024ko abenduaren 23an, 26an eta 27an
Abenduak 23
- 10:00 – 11:30 Itsas Eskulanak: arrantza motiboekin egindako eskulanak, adibidez arrantzatu ditzakegun arrainen tailekin eginako erregela, mareen taula, arrainen fitxak… Eskulan hauek parte hartzaileeen adinetara egokituko dira.
- 11:30- 13:00 Arrantza tailerra: kanabera bat muntatzen, korapiloak egiten eta arrantza teknika desberdinak ikasiko dituzte. Hau portuan arrantzatuz jarriko dute praktikan.
Oharra: ira eraman behar da, eta euria egiten badu, botak. Haurrak kalera aterako baitira
*Lekua: Hondarribiko Kofradian. Ramón Iribarren pasealekua, 29.
Abenduak 26
- 10:00 – 11:30 Itsas Experimentuak: tailer honetan itsasoa eta ekologiaren inguruan esperimentu desberdinak egingo dituzte. Bertan mikroplastikoen inguruan, poloen urketa etabarren inguruan ikasiko dute.
- 11:30 – 13:00 Arrantza tailerra: kanabera bat muntatzen, korapiloak egiten eta arrantza teknika desberdinak ikasiko dituzte. Hau portuan arrantzatuz jarriko dute praktikan.
Oharra: xira eraman behar da, eta euria egiten badu, botak. Haurrak kalera aterako baitira
*Lekua: Hondarribiko Kofradian. Ramón Iribarren pasealekua, 29.
Abenduak 27
- 10:00 – 12:00 Sukaldaritza tailerra: tailer honetan lehenik produktu ezberdinen dastaketa egingo dute (textura eta zaporeak probatuz), baxurako arrantza inguruan ikasi eta jango duten arrainaren inguruan. Azkenik errezeta bat sukaldatu eta dastatuko dute.
- 12:00 – 13:00: Arrantza tailerra: kanabera bat muntatzen, korapiloak egiten eta arrantza teknika desberdinak ikasiko dituzte. Hau bentan arrantzatuz jarriko dute praktikan.
Oharra: hontzi edota tupper bat eraman behar da, sukaldatzen dena gero etxera eramateko.
*Lekua: Itsas Etxea elkarte gastronomikoan. Mattinde Arzu Kalea, 2.
2024ko abenduak 30 + 2025eko urtarrilak 2 eta 3
Hiru saioko programa honek itsas bizitzaren iraunkortasunari eta babesari buruzko kontzientzia areagotzea du helburu, aplikazio interaktiboak eta metodo zientifikoa erabiliz eta garatuz.
2024ko abenduak 30
Itsasoa aztertuko da zientziaren bitartez. Egun honetan lau jarduera praktikoak planteatuko dira:
- Ur kutsatuen analisia eta tratamendua
- Flotagarritasuna. Itsaspeko baten garapena
- Energia hidraulikoa
- Sakonera ozeanikoak
Taldeka burutuko dituzte esperimentuak, proposatutako 4 gaiak guztiek jorratu ahal izateko.
2025
2025eko urtarrilak 2 eta 3
Adimen Artifizialeko tresnak erabiliz, bideojoko bat diseinatu eta sortuko dute CoSpaces plataforma erabiliz.
Itsaspeko mundua, bertako ekosistema eta iraunkortasun-arazoak ikertuko dituzte, gure Kantauri itsasoa eta Txingudiko badia ardatz hartuta.
3D objektuen modelaketa landuko dute nahi duten itsas unibertsoa eraiki arte, eta Errealitate Birtualeko betaurrekoekin lurretik ontzira, itsasora eta urpean igeri egin ahal izango dute.
Tag:GAZTETEK, HONDARRIBIA